Foru Aldundiaren hipokresia salatu dugu

Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzearen inguruan duen hipokresia salatzen dute hainbat gizarte eragileek. Parte hartzearen inguruan ikastaroak antolatzen dituen bitartean, berau sistematikoki ukatu egiten dute.
Irakurri komunikatua, entzun prentsaurrekoa

Iaz ere Ibarretxeren pareko hipokresia salatu zuten AHTren aurkariek.

FORU ALDUNDIAK PARTE HARTZEAREN INGURUAN DUEN HIPOKRESIA SALATZEN DUTE HAINBAT GIZARTE ERAGILEEK
Parte hartzearen inguruan ikastaroak antolatzen dituzten bitartean, berau sistematikoki ukatu egiten dute.

Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak Antolatuta "Gizarte parte-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroa" bukatzen da. Edurne Egaña administrazio foraleko diputatu prezidentzialaren esanetan, helburua, "politika publikoan parte hartze herritarra bultzatzea da, parte hartzea gipuzkoar guztiok elkarrekin burutu behar dugun bide bat izan behar du".
Zoritxarrez, ikastaroetako saioetan agerian gelditu den bezala, hitz hauek marketing soilean gelditu direla dirudi. Bertaratu direnak eta gai jartzaileak ekimen instituzional eta hainbat hutsune handiekin oso kritikoak agertu dira. Gizarte eragileok era sistematikoan, herritarrei gure lurraldean gai garrantzitsuen inguruan, azpiegituren gaia adibidez, kontsulta egitea saihesten dutela ziurtatzen dugu. Administrazioak gai estrategikotzat kontsideratzen duen inguruan, edozein aurkako iritzi, parte hartze edo eztabaida isildu du. Argi dago informazioa ezkutatzen aritu direla. Errealitateak, kanpo portua, errauskailua edo abiadura handiko trenaren inguruan, behintzat hori erakusten du.

Ohar hau sinatzen dugun gizarte eragileok hemen parte-hartzea ez inposaketa dagoela adierazi nahi dugu, hau dela eta proiektu hauen erakusketa informatiboa aurkezten dugu Gipuzkoa plazan.
__________________________________

PASAIAKO KANPO PORTUA

Pasaden Urriaren 7an Gipuzkoako Junta Orokorrean PNV, PSOE, PP eta H1 bozkekin kanpo portuarekin zerikusia zuen prozesu parte hartzaile bat ukatu zuten. Emandako arrazoia, erabakia hartuta dagoela izan zen. Herreraren etorkizuna dela eta, Pasaian eman den prozesu parte hartzailean bertako ehunka bizilagunek hartu dute parte. Aurretik aipatutako alderdiek bertako ordezkariekin elkartzea ere ukatu egin dira burututako lan guztia mespretxatuz.
Jaizkibel Bizirikentzat erabat faltsua da kanpo portuaren inguruko eztabaida bukatua egotea, ez da inoiz horrelako eztabaidarik eman, hasierako pausoak ematen ari den proposamen bat da, oraindik eraikuntza proiektua, ingurugiro ebaluaketa eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, egiteke daude. Berriki, Ingurugiro Ministeritzak proiektu honekiko dituen zalantzak onartu ditu. Portu Agintaritzari bestelako alternatibak ikertzea eta jendartean dagoen ukazioa baloratzea eskatu dio. Nahiz eta proiektu honen aurka hainbat iritzi egon arlo ezberdinetatik, edozein iritzi isilarazteko, inoiz eman den kanpaina propagandistiko handiena burutzen ari dira, eztabaida bati ekin beharrean.

ERRAUSKAILUA

Hondakinen gestio osasuntsuago batengatik eta errauskailuaren aurkako mugimendu sozialak, parte-hartzearen fartsa bizi izan du. Baita, Euskal Autonomi Erkidegoan agintzen duten PNV, PSOE eta PPk lau haizetara goraipatzen duten jasangarritasuna.
Honen adibidea dugu zuzenean "zaborretara" botatako herritarren 35.000 sinadurak. Honela, lehen aipatutako alderdiek herritarren parte-hartzea eta jarraian sinadura bilketa bultzatu dutenei ez diete inolako azalpenik eman Legearen proposamenaren inguruan (Ley vasca de residuos). Sei hilabete eman dituzte Euskal autonomi erkidegoan zehar sinadurak jaso, informatzen eta sentsibilizazio lana egiten, baina "agintari demokratikoentzat" bost minutuko eztabaida baino ez du merezi izan.
Agintari hauek irabazten saiatuko dira, baina gure hitzak, gure iritziak, gure sinadurak asko balio du. Hondakinen gestio osasuntsu eta jasangarri baten aldarrikapena egiteko soilik ez, gizarte demokratiko eta parte hartzaile bat aldarrikatzeko ere, non beste iritzi bat izatea eskubidea izango den.

AHT

Abiadura Handiko Trenaren inposaketak argi uzten du egungo mugikortasun eragabekoaren despotismopean, sozialki eztabaidatu beharreko arloei dagokien biztanleen parte-hartzearen auzia asmo zintzoz mozorroturiko zinismoa ez beste dela.
Ukan ahal izan diren eztabaida eta partaidetzazko aztarna bakanak, herri kaltetuetan piztu den gizarte-mugimenduak sustatuak izan dira betiere. Esaterako, galdeketak burutu dira herriotariko hamarretan, biztanleriaren erabakitzeko borondatea eta, halaber, AHT-rekiko duen aurkaritza agerian utziaz.

Egiazko eztabaidak izan dezakeen esparru bakarrak AHT bezalako proiektu baten geldiera baldintza gabea eskatzen du, zeinak, pertsona arrunten beharrak ez artatzeaz gain, inposaturiko baldintzen arabera moldatzen eta berregiten baititu biztanleriaren ardurak: kapitalaren fluxuen mugikortasun etengabea, metropolizazioa, landa-bizitzaren suntsipena, hiri-bizitzaren gurtza...

Halere, azpiegitura honen ezarpena estatuaren arrazoimen ukaezina lez aurkezten zaigu, eta herriei egokituriko aukera bakarra propagandak aurrerabidetzat aurkeztu nahi dien edozeri baiezkoa ematea da.
______________________

Sinatutako gizarte eragileok parte hartzea maila guztietan bermatzearen alde gaude. Arrazoi guztiak, teknikoak zein sozialak mahai gainean jarri eta eztabaidatzea premiazkoa da. Egiazko informazioa zabaldu behar da, prozesu irekiak eta gardenak ezarri behar dira, non, planteamendu eta alternatiba guztiak ikertuko diren eta aukera guztiak egoera berdinean kokatuko diren.
Parametro hauetan, Gipuzkoako proiektuetan parte hartzearekiko, hipokresía salatzen dugu. Beraien lelo foral berdina erabiliz, "BURLA GEHIAGORIK EZ"esango dugu.

Donostian, 2009ko azaroaren 7an

Jaizkibel bizirik

Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea

Donostiako AHTren aurkako taldea / Grupo kontra el TAV de Donostia

Etiketa(k):