AHTri ekotaia

Komunikatu hau jaso dugu:

AHTri ekotaia

Komunikatu honen bidez AHTren ibilbideak kalteturiko zuhaitzetan milaka iltze jarri direla aldarrikatzen dugu. Ekintza hau Gipuzkoan Eusko Jaurlaritzak esleitu dituen AHTren zatietan egin da, obretarako basoen mozketak oztopatzeko eta lan horiek galdiarazteko helburuarekin. Ekotaia honetaz ohartarazi nahi diegu kontrataturiko enpresa eta egur zerrategiei, beren makinariak jasan ditzakeen kalteak direla eta, lan hauek bertan behera utz ditzaten.
AHT-ren aurkako jende guztia Lurraren aldeko borrokan denon esku dauden ekotaia ekintzak aurrera eramateko animatzen dugu.

"Basoetako okilak"

Etiketa(k):