Galdakaon Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik EZ!
Galdakaoko Bekea auzoko basoan, zuhaitzetan igo dira pertsona batzuk, bertan geldituz Abiadura Handiko Trenaren sarrazkia gelditzeko asmoz:
Komunikatu honen bitartez, AHTren kontrako azken ekintzaren berri eman nahi dizuegu. Bart, zenbait ekintzaile Galdakaoko Goikobasoko bi haritzetara igo dira. Hauek dira Basauritik Zornotzara bitartean AGTren ibilbidean zutik dirauten azken zuhaitzak.
Ekintzaileen helburua triskantza basati honi aurre egitea da, eta hemen gaudenok elkartasuna helarazi nahi diegu.
AHTren kontrako borrokaren kate luzean beste pauso bat besterik ez da hau. Itsasondon eta Legorretan hasi eta Durangon, Bilbon, Portugaleten, Donostian, gernikan eta orain Galdakaon, zuhaitzei sustraietatik eutsiz ezetz esan diogu tren honi.
Gaurko honek oihartzuna izan dezan, anima zaitezte zuek ere tokian-tokian elkartasun ekintzak egitera: zuhaitzen landaketa, elkarretaratze zaratatsuak...
Bestela egin ezazue bat gurekin Galdakaon bertan:
Deialdiak:
- Gaurtik aurrera eta egunero, arratsaldeko 20:00etan asanblada egingo dugu Ardanza parkean.
- Informazio gunea Ardanza parkean jarriko dugu arratsaldeetan.
- Igandean, urriak 18, elkartasun manifestazioa 13:00etan. Udaletxeko plazatik abiatuko gara.
Galdakao 2009-10-13
Hego Uribeko AHT Gelditu Elkarlana

- Gehitu iruzkin berria
- 3788 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 28 aste 3 egun
duela 28 aste 3 egun
duela 35 aste 4 egun
duela 46 aste egun 1
duela 46 aste 6 egun
duela 50 aste 2 egun
duela 50 aste 4 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste