Durangon ere zuhaitzak defendatzeari sostengu zuzena

Gaur, urriak 3, goizeko 12:30ak inguru bi lagun Durangoko Ezkurdi plazan, Batzokiaren aurrean dauden bi zuhaitzetara igo eta bertan lotu dira. Bitartean jende multzo bat eskuorriak banatzen aritu da eta beste batzuk amalurraren suntsiketaren aurkako pankarta eta oihuen bidez babestu dute ekintza hau.

Ekintza honen bidez, irailaren 29tik, Itsasondo-Legorretan hasi diren AHTren obrak gelditu eta zuhaitzen mozketa ekidinez, zuhaitz gainean zintzilikaturik dauden ekintzaileekiko elkartasuna adierazi nahi izan da. Gainera AHTren eta mehatxatxen gaituzten beste hainbat proiektu txikitzaileen aurkako ekintza zuzena bultzatzea da gure helburua.

Honez gain, eraikuntza enpresen eta politikarien hipokresia salatzen dugu. Adibide garbi bat, Durangoko udaletxeak, etxebizitzak eraikitzeko Magdalenako ermitan dauden ehun urte baino gehiagoko zuhaitzak moztu izana da, itsurakeria zikinaz ondoren zuhaitxo bat landatu dutelarik.

Ordu laurden beranduago, Ertzainen patruila batzuk agertu dira ekintza burutzen ari zen lekura, bertan babesa eskeintzen ari ziren pertsonak identifikatuz eta zuhaitzetan igota zeudenei jaisteko esanez. Ordurako jende ugari hurbildua zen bertara, bai harridurak erakarrita edota babesa eskaini nahian. 30 minutu pasatxo zirela, suhiltzaileen kamioi batek etorri behar izan du zuhaitzetan loturik zeuden `pertsonak jaisteko, guztia AHTren, kapitalismoaren , desarrollismoaren,…aurkako ohiuen artean eman delarik. Azkenik, suhiltzaileek zuhaitzetik 2 pertsonak jaitsi ostean, poliziak identifikatu egin ditu.

Ekintzak iraun duen bitartean banaturiko testua ondorengoa izan da:

ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ, AHTrik EZ!

Gaur, urriak 3, Ezkurdiko zuhaitzetan burutzen ari den ekintzari buruzko zergaitiak adierazi nahi ditugu eskuhorri honen bidez.

Zuhaitz hauetatik zintzilikatu gara, ekintza sinboliko honen bitartez, Itsasondo eta Legorreta artean (Gipuzkoa) dagoen Zubin ibaiaren inguruan, Abiadura Handiko Trenaren Ordizi-Legorreta zatiaren obrak hasi direla salatu eta bertako zuhaitzetan zintzilik dauden AHTren aurkako ekintzaileei elkartasuna adierazteko.

Irailaren 29az geroztik, hainbat lagun, AHTren obrek Itsasondon kalteturiko lur eremuan dauden zuhaitzetatik zintzilikaturik daude, lur hauetan egin nahi den triskantza eta zuhaitzen mozketa ekidin ahal izateko. Horretarako, 120 urte inguru dituzten hiru pagotan plataformak muntatu dira eta ekintzaileak 20mko altueran daude, jeisteko asmorik gabe eta zuhaitzak defendatzeko prest.

Gaur, ekintzaileen jarrerak tinko dihardu, zuhaitzetatik zintzilik jarraitzen dute, beraz, ekintza zuzen honen bitartez beraiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu eta batzuen irabazi ekonomikoen arabera eta progresuaren izenean burutzen ari diren gure amalurraren suntsiketa salatu nahi dugu berriro ere.

Guztiagatik, zuhaitzei sustraietatik eutsiz, Itsasondoko baso kaltetua defendatzeko asmoz zuhaitzetara igota dauden zenbait lagunek eta Durangoko Ezkurdiko zuhaitzetara igotakoek, AHTren aurkako desobedientzi ekimen honi babesa emateko deia egiten dugu, leku kaltetura hurbilduz, edota bakoitzak bere inguruan ekinez.

Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik EZ!!
Ekintza zuzena denon betebeharra da!!