Ordizia-Legorreta manifestazioa, desobedientzia
Ordizian hasitako AHTren aurkako manifestazioaren bukaeran Legorretan irakurritako testua. Zuhaitzetako ekintzaileei sostengua eta AHTrekin desadostasuna adierazi dute 400 pertsona inguruk. Manifestazioaren bukaeran testuak irakurri ondoren meriendatxoa eskeini zaio jendearei.
--------------------------------------------------------------
Joan den asteleheneko gauaz geroztik hainbat ekintzaile zuhaitzetan zintzilik daude amalarrraren alde, AHTren obrak esta baso-mozketa salatzeko eta eragozteko asmoz, Legorreta eta Itasondo arteko Berostegi auzotik gora dagoen Zubin errekaren inguruan.
Erresitentziak iraun dezan, hiru pago handitan plataformak jarri dituzte 20bat metroko altueran. Era honetan, eta ekintzarekin bat egiten duen sostengu taldearen laguntzaz, baso-mozketaren lanak behin baino gehiagotan geldiarazi dituzte, eta azkenean, motozerralariek Ertzaintzak eskoltaturik bota behar izan dituzte inguruko zuhaitak.
AHTren obrak euskal lurraldeko toki askotara hedatzen ari dira gaur egun eta horrek eagindako triskantzak eta desmasiak inguru kaltetu askotan ikus ditzakegu nabarmen. Berostegin zuhaitzak mozteari ekin diote, porlanarekin betiko negozioa egiteko eta, aurrerapenaren izenean (nola ez!) sistema ekonomiko harrapatzaile bat eliktazeko.
Erresistentzia ekintza honek Amalurraren txikizioa salatu eta ekiditeaz gain, deialdia bat egin nahi du, Goierrin eta gainerako herri guztietan AHTren eta kapitalismo suntsitzailearen aurkako borrokari indar berri bat emateko.
Desobedientzia eta ekintza zuzena hautatu dugu, gure ekintzen erantzule osoak garelako eta jendartearen autoorganizazioaren aldekoak garelako. Desobedientziaren alde egiten dugu, halaber, agintekeriarik onartzen ez dugulako eta lurraren aldeko borrokak zilegitasun osoa duela uste dugulako.
Bukatzeko, herritar guztiei AHTk kalteturiko inguru honetara biltzeko dei egiten diegu, ekintzaileei sustengua emateko eta AHT nahiz sistema kapitalistarekiko ezadostasuna adierazteko. Eta jende guztiari, halaber, herriz herri antolatzeko eta egungo gizarte eredua zalantzan jartzen duten elkartasun eta elkarrekiko loturak eta harreman-sareak sendotzeko animatzen diogi, baita borrokan segitzeko ere.
DESOBEDIZENTZIA ETA EKINTZA ZUENA! AHT-RIK EZ!!
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana
Zuhaitzeko Ekintzaileekiko Sostengu Taldea


- Gehitu iruzkin berria
- 3702 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 27 aste 3 egun
duela 27 aste 3 egun
duela 34 aste 5 egun
duela 45 aste egun 1
duela 46 aste ordu 1
duela 49 aste 2 egun
duela 49 aste 5 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste