Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik EZ!

Opositores al TAV se han colgado de árboles en la zona de obras de Itsasondo.
Erresistentzia zuhaitzetara igota Itsasondo inguruko obra gunean.      komunikatua - audioa
Atzo gauean, pertsona talde batek desobedientzia eta erresistentzia ekintza berri bati ekin zion Euskal Yaren Ordizia-Itsasondoko zatian. Oraingoan, Berostegi auzoan hasitako baso-mozketa gelditzeko asmoz, hainbat lagun 120 urte inguru dituzten pagoetara 20 m-ko altueran igo dira. Beren asmoa, zuhaitz horietan jarraitzea da, Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik ez! lemapean. Gaur, 11:00etan eman dute prentsaurrekoa eta ekintzaren nondik norakoak adierazi dituzte. Legorretako Berostegi auzoan, jada informazio- eta harrera-gune txiki bat jarri omen dute jendeak hara azaldu nahiko balu.
Ekintzak irauten duen bitartean kontzentrazioa burutuko da Berostegin bertan, ekintzaileetatik ahalik eta gertuen.

Bidali duten prentsa-oharraren zatia gazteleraz:

Hoy, 29 de septiembre, a través de este comunicado, explicamos la nueva acción de resistencia y desobediencia que ha comenzado contra el proyecto del TAV. Desde anoche, varias personas se han colgado en árboles dentro de las tierras de Itsasondo afectadas por el TAV. Con esta acción, se quiere impedir la destrucción y tala de árboles, por lo que se han montado plataformas en tres hayas de alrededor de 120 años, a una altura de 20 m, sin intención de bajar y dispuest@s a defender los árboles.
Comunicado completo (pdf):¡Aferrándonos a los árboles desde sus raíces, no al TAV!

Ekintzak irauten duen bitartean kontzentrazioa burutuko da Berostegin bertan, ekintzaileetatik ahalik eta gertuen.
Sostengu martxak iragarri dituzte Itsasondo eta Legorretatik eta beste herrietan ere ekintza hau ezagutarazi eta sostengatzeko ekimenak egingo dira.

Komunikatu osoa:
ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ, AHT-RIK EZ! (pdf)

Gaur, irailaren 29a, komunikatu honen bidez, AHTren proiektuaren aurka hasi berri den erresistentzia eta desobedientzia ekintza baten berri emango dugu. Bart gauetik, Itsasondo eta Legorretako lurretan AHTren obrek kalteturiko eremuan dauden zuhaitzetan zintzilikatu dira hainbat lagun. Ekintza honekin, lur hauetan egin nahi den triskantza eta zuhaitzen mozketa salatu eta ekidin nahi da. Horretarako, 120 urte inguru dituzten hiru pagotan plataformak muntatu dira eta ekintzaileak 20 m-ko altueran daude, jaisteko asmorik gabe eta zuhaitzak defendatzeko prest.

Gogor salatzen dugu joan diren egunetan, Euskal Y-aren Ordizia-Itsasondo zatiko AHTren tunelaren obrak Itsasondo eta Legorretako Zubin erreka inguruan hasi dituztela baso-mozketari ekinez. Azpimarratu nahi genuke lur kaltetu hauek nekazaritza eta abeltzaintzatik bizitzeko hautu sendoa egin duen familiari dagozkiola, eta baserritar hauek AHTren inposaketaren aurrean erakutsi duten jarrera tinko eta duina, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ordezkarien xantaia eta presioei aurre eginez. Baserriko kideek belaunaldiz belaunaldi bertatik bizi eta zaindu duten ondareaz ari gara, eta dagoenetan edo ederrago utzi nahi dute beraien ondorengoek ere goza dezaten. Era berean, gogoratu nahi dugu lur hauek AHTri aurkakotasun argia agertu dioten Itsasondo eta Legorretako udalerrietakoak direla, non herri-galdeketan bidez, herritarrek egitasmo suntsitzaile honi ezezko biribila eman dioten.

Argi dago Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak AHT nola edo hala egiteko asmoa dutela. Horri aurre egiteko modua, irudimena erabiltzea da eta horregatik ehunka protesta-ekintza burutu dira azken urteotan Euskal Herri osoan.

Horregatik guztiagatik, zuhaitzei sustraietatik eutsiz, Itsasondoko baso kaltetu hau defendatzeko asmoz zuhaitzetara igota dauden zenbait lagunek erresistentzia-ekintza berri honi hasiera eman diote gaur. Jende guztiari dei egiten diogu AHTren aurkako desobedientzia-ekimen honi babesa emateko, leku kaltetura bertara hurbiltzeko. Bertan informazio- eta harrera-gune txiki bat egongo da ekintzak iraungo duen bitartean. Bestalde, honako mobilizazio hauetan parte-hartzera dei egiten dugu:

  • Gaur, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Itsasondoko plazan kontzentrazioa eta leku kaltetura sostengu-martxa zaratatsua.
  • Bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Legorretako plazan kontzentrazioa eta leku kaltetura sostengu-martxa zaratatsua.
  • Bestalde, etzi, osteguna, Olaberria, Beasain eta Ordiziako Udaletxeetan Espainiako Gobernuak AHTren obretarako burutu nahi dituzten lurren desjabetzeak direla eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, goizeko 10:30ean, Beasaingo Udaletxetik abiatuta, deitu duen manifestazioan parte-hartzeko deialdia ere egiten dugu.

AurrebistaEranskinaTamaina
Prentsaurrekoa zuhaitzak_es_20090929.pdf64.6 KB

3 iruzkin for 'Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik EZ!'

1. aupa zuek gora gure zuhaitzak

aupa zuek gora gure zuhaitzak

3. Prentsaurrekoaren audioa

Astearteko prentsaurekoaren audioa zintzilik.net eta http://euskalherria.indymedia.org webgunetan dago entzungai.