AHT Gelditu Elkarlanaren prentsaurrekoa

AHT Gelditu Elkarlanaren prentsaurrekoaGaur AHT Gelditu Elkarlanak emandako prentsaurrekoaren edukia. Prentsaurrekoan Elkarlanean eta AHTren kontra egiten duten hainbat erakundeen ordezkariek parte hartu dute. AHT Gelditu! AHT Gelditu! Elkarlanak Hurrengo 8an Durangon izango den manifestapenean parte hartzeko deialdia zabaltzen du (arratsaldeko 5etan, Azokatik)

Aldi berean abenduak 3, Igandean, Itasondon burutu behar den herri kontsultan parte hartzeko deitzen du, bertan proiektu erraldoi honen aurka adierazten.

Izan ere azkeneko asteetan Euskal Herriak argi eta garbi erakutsi du borrokaren eta antolakuntzaren bidez AHTaren aurkako aldarria geroz eta jendetsuagoa eta geroz eta altuagoa dela. Obren hasierari modu txukun eta antolatu batean erantzun zaio, eta horixe da momentu honetan azpimarratu nahi genukeena. Mobilizatzeko garaia dela, herrien txanda dela, eta zentzu horretan, Itsasondon datorren Abenduak 3-an burutu behar den herri kontsulta edo Durangon Abenduak 8-an egingo den manifestazioa azken asteotako zurrunbilo mediatikoari erantzuteko modurik egokiena iruditzen zaigu. Alegia, AHTaren aurkako borrokaren kriminalizazio saiakera guztiei, inposizioaren aurkako mobilizazio zein herri ekimenak indartuz erantzutea deritzogu modurik egokiena.

Ibarretxeren gobernuak bere tresna propagandistiko guztiak, martxan jarri ditu. Izan ere, agerian geratu da azken hilabeteotan AHTaren aurkako mugimenduak gorakada bat ezagutu duela, eta herriaren nahia entzun eta honen iritzia errespetatu beharrean, mobilizazio guztiak gutxietsi eta kriminalizatzeko bidea hautatu dute. Horrela ulertzen dugu martxan jarri duten web orrialdea, informazioaren aldetik, beste behin ere hankamotz geratzen dena. Zentzu horretan ere gogor salatu dugu Grupo Vocento-K, El Correo eta Diario Vasco egunkarien bitartez aste honetan kaleratu duen informazioa, AHTaren aurkako mugimendua kriminalizatzeko saiakera garbi bat bezala ulertzen dugulako. Eta horri AHT GELDITU! Elkarlanak duen aniztasunarekin erantzun nahi diogu, hainbeste aldiz aipatu duguna, baina beste behin ere errepikatzea guztiz beharrezkoa ikusten duguna:

-Mugimendu hau Ekologistak Martxan, LAB, Eguzki, Segi, Zutik, AHT-ren Aurkako Asanblada, Batasuna, ESK, STEE-EILAS, Lurra, Arrasate, Urretxu, Ordizia eta Beasaingo EB, eta hainbat herri eta eskualdeetako AHT GELDITU! Elkarlaneko hainbat ordezkariz osatua egoteak garbi uzten du intoxikazio eta inposizioaren gainetik mugimendu indartsu eta anitz bat dagoela.

Beste alde batetik,errepresioa, kontrol poliziala eta inposaketa salatu nahi dugu. Horregatik AHT Gelditu Elkarlanak abenduak 6 eta 10 bitartean AHT EZ Guneak deitutako Urbinan izango diren ekimen desberdinekin bat egitera deitzen du. PNV-k eta POE-k berriz, ohituta gaituzten moduan, errepresioaren bidea aukeratu dute, eta identifikazioak, atxiloketak eta herrien okupazio poliziala eguneroko ogi bihurtu dira, hain zuzen ere, Urbinan, ehundaka pertsonek aste hauetan obren hasierari erantzuteko bat egin duten herrian.

Atzo garraio sailburua Nuria López de Gereñuk esandako ?gutxiengo batek Euskal Ytaz kriterioa inposatu nahi duela?aren aurrean AHT Gelditu Elkarlanatik argitu nahi dugu gizarte eta sindikatu gehiengoa gure alde dagoela. Horrela islatu da Arabako 20 udalen egindako herri kontsultetan. Jendea informazioa eskura daukanean eta eztabaidatzeko aukera eskaintzen denean gehiengoa aurka egiten du. Horregatik Nuria López de Gereñu sailburuari eta Juan José Ibarretxe lehendakariari galdetu nahi diegu hain argi badaukate euskal gizartearen gehiengoa AHTaren alde dagoela zergatik o ez dituzte baliabideak eskura jartzen gizarteari galdetzeko..

Hurrengo mobilizazioak:
Itsasondo Abenduak 3
Durango Abenduak 8