AHTez Gunea abendua 7-8-9-10-11rako deialdia

AHT ez Lurraren defentsarako gunetik abenduaren 7-8-9-10 eta 11n Urbinara etortzeko deialdi berezia luzatu nahi dizuegu. Eusko Jaurlaritza eta Sustapen Ministeritzak inposizioa, iluntasuna eta desinformazioaren bitartez, modu irregularrean abiarazi dute egitasmo txikitzaile hau hemen bertan, Luku herrian.

Egitasmo honek dakarren naturaren suntsiketa, behartutako gizarte eredu aldaketa eta diru publikoen xahuketa larria kontutan izanik, hauek guztiak salatu eta egitasmoari aurre egiteko ahalik eta jendarte zabal eta anitzena bertaratzea garrantzitsua dugu oso, orain baita garaia egitasmo erraldoi hau gelditzeko.

Egun hauetan zehar, gunean eta herriz-herri egin diren protestak partekatu, eztabaidatu eta ideiak trukatuz; borroka honetan gaudenak elkar ezagutzen joan eta sare bat osatzen joateko unea da.

Kezkatuta bazaude gure herriaren etorkizunaz eta hartzen ari den norabideaz, gonbidatuta zaude Urbinara etortzen guzti hau salatzeko, bertan errebindikazio ta jai girua nahastuak aurkituko dituzu.

Landu zure iritzi kritikoa.
(kanpin dendak jartzeko eremu bat izango da)

EGITARAUA

ASTEAZKENA 6 :

Arratsaldeko 8etan ONGI ETORRI BATZARRA.

OSTEGUNA 7 :

11,30etan OBRETARA MARTXA.
18,00etan “Ingurugiro gatazkak Euskal Herrian” MAHAI-INGURUA
23,00etan ZINEA: “El taxista full”

OSTIRALA 8 :

11,00etan “AHTez gunea” DIAPOSITIBA EMANALDIA TA TERTULIA.
17,00etan MANIFESTAZIOA Durangon.AHT Gelditu Elkarlanak deituta.
23,00etan KONTZERTUA: ”Mantalano”eta “Igor”.

LARUNBATA 9 :

10,30etan MENDI MARTXA AHTk kaltetutako inguruetara.( 2,30 ordu oinez)
17,00etan AHTren inguruko MAHAI-INGURUA: Iñaki Barcena, Iñaki
Antigüedad eta Hilario Manzanedo.
23,00etan KONTZERTUA“Annunaki Revenge”, “La banda del abuelo” eta “Txome”.

IGANDEA 10 :

12,00etan Iruñerriako metropolizazioari buruzko aldizkariaren AURKEZPENA.

ASTELEHENA 11:

13;00etan KONZENTRAZIOA Gasteizko epaitegi aurrean.