AHTaren aurkako zazpi lagun kaleratu dituzte Galdakaoko udaletxetik
Ar, 07/07/2009 - 11:37 -n Eurokeria -k idatzia
Galdakaoko udaletxera (Bizkaia) AHTaren aurka protestatzera sartu diren zazpi lagun identifikatu eta kaleratu egin ditu Ertzaintzak gaur. AHT Gelditu eta Arratia Bizirik plataformek antolatutako elkarretaratzearen ondoren sartu dira zazpiak udaletxera, trenbideak sortuko dituen desjabetzeak salatzeko. AHT Gelditu taldekoek adierazi dute ertzainek udaletxean zeuden manifestariak airean atera dituztela eta golpeak ere jaso dituztela.
Elkarretaratze gehiago
Beste elkarteratze batzuk ere antolatu dituzte abiadura handiko trenaren aurkako plataformek. Bihar Lemoan (Bizkaia) eta etzi Bedian (Bizkaia) egingo dituzte desjabetze akten sinaduren aurka protestatzeko.
Etiketa(k):
- Gehitu iruzkin berria
- 2943 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email


iruzkin 1 for 'AHTaren aurkako zazpi lagun kaleratu dituzte Galdakaoko udaletxetik'
1. Hondartzatik Galdakaoko udaletxera expropiazioak gelditzera
Protestaren kronika:
Udan jendea hondartzara doa, gobernuko morroiak aldiz espropiatzera datoz.