Udan jendea hondartzara doa, gobernuko morroiak aldiz espropiatzera datoz

Turistak hondartzara bezala, bainujantzi, koltxoneta, eskupaño, eguzkitako, eskupaño, koltxoneta eta musikatxoagaz agertu gara Ven y páralo deialdira, udan egin ohi den expropiazioen akten altxamendura.
Hondartzara joatea bai, baina gure inguruko lurrak kentzea ez zaigunez gustatzen hondartzatik pixkat desbideratuz Galdakaoko udaletxeko atarian plantau gara eskuorri hau banatzen genuen bitartean.
Baina nahiz eta expropiatzeko asmatu zuen legeak agintzen duena ere ez bete (lursailetan bertan izatea eta alkatea egotea) aurrera egin dute "por el artículo 33".
____________
Kronika Galdakaotik 07/7]
Gaur goizerako, uztailak 7, Galdakaoko udaletxean AHTak kaltetuko lituzkeen lurren desjabetzarako akta altxamendua burututzeko deialdia egina zegoen. Txikizioaren beste aurrerapausu honi erantzuna emateko, goizeko zortziretatik hamar bat lagunek udaletxea okupatu egin dute. Zortzi t’erdiak pasatuta, ertzaintzaren hiru furgoneta agertu eta Galdakaoko munizipalen laguntzarekin udaletxe barruan zeundenak bortizki kanporatu dituzte.
Ondoren, udaletxeko plazan beste ordu erdiz jarraitu egin du protestak, inguruetan gero eta jente gehiago biltzen zelarik.
Azkenik, plazatik irtenda kalejira bat egitea erabaki da, baina oraingoan ere ertzaintza atzetik eduki dugu eta hamar bat identifikatu egon dira. Momentu hori aprobetxatuz bi lagun udaletxera sartzea lortu dute baina ezin izan dute akta altxamendurako prozesua geldiarazi.
Honekin guztiarekin batera, oraingo asterako dauden deialdiak luzatzen ditugu:
• Uztailak 8, arrastiko 17:00tan, Lemoako Udaletxe aurrean
• Uztailak 9, arrastiko 15:45tan, Bediako Udaletxe aurrean
• Uztailak 11, arrastiko 18:30tan MANIFESTAZIOA Bilbon, Eliptikatik
GELDITZEA BADAGO!!!
AHTrik EZ!!!!
Galdakaoko AHT Gelditu! elkarlana
_________________________
AHTren desjabetzak Galdakaon.
AHTren desjabetzak Galdakaon
Abiadura handiko trena eraikitzeko Galdakaon lursailak derrigor desjabetu dituzte eta AHT Elkarlana osatzen dugunok guztiz kontra gaude. AHTa Euskal Herrian inoiz egin den azpiegiturarik handiena da eta Galdakao alderik alde zeharkatuko du.
Desjabetzak egiteko modua ez da garbia izan, azpilanean ibili dira-eta. Gainera, lursailen legezko jabeak bakarrik izan dituzte kontuan, beste guztiak albo batera utzita; eta denontzat da ona lurra zaintzea: bide eta bidezidorrak, erreka eta errekabazterrak, landak, basoak eta beste.
Gainera, proiektu hau ez da ona izango, ez gizarterako ez naturarako. Bai agintariek bai besteok ere, ondo pentsatu behar dugu zertan ari garen.
Beste toki batzuetan antzeko proiektuak zalantzan jartzen ari dira: Frantziako gobernuak bertan behera utzi du momentuz Iparraldeko abiadura handiko trena. Asturiaseko gobernua kantauriko AHTren kontra dago, naturari kalte itzela egingo liokeelako eta ekonomiarako txarra delako. Portugalen ere, oposizioan dagoen alderdi nagusiak gogor kritikatu du Madrilerako eta Vigorako AVEa egin nahi izatea.
Gure ustez, hain eragin handia duten azpiegiturak egitea denon artean hartu beharreko erabakia da, eta udalerriek honelako proiektuei uko egiteko eskubidea izan beharko lukete.
Galdakaoko AHT GELDITU! Elkarlana
- Gehitu iruzkin berria
- 3692 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 32 aste 15 ordu
duela 32 aste 16 ordu
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste
duela urte 1 15 aste