AHTaren auzian, aurkakoek gehiengoari beren iritzia "inposatu" nahi diotela iritzi dio Lopez de Gereñuk
Berria 'Euskal Y'-k "Euskadi Europarekin batzeko" balio duela nabarmendu du Jaurlaritzako Garraio sailburuak, eta ez eraikitzea etorkizunerako hutsegite handia litzatekeela. Gizartearen gehiengoa proiektuaren alde dagoela ziurtatu du: "Herri honen etorkizuna eraiki nahi dugun euskal herritarrok alde gaude". Nuria Lopez de Gereñu Jaurlaritzako Garraio sailburuak argi dauka Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen gehiengoak AHTa ezartzeko Euskal Y proiekturekin bat egiten dutela. Hala adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan: "Gizartearen gehiengoa tren horren alde dagoen bezla, badago gutxiengo sozial bat kontra dagoena. Argi dagoena da herri honen etorkizuna eraiki eta irabazi nahi dugun euskal heritarrok tren horren alde gaudela", esan du. Areago, kontra daudenek beren iritzia "inposatu" egin nahi dutela iritzi dio, eta hori dela kezkagarria. "Kezkagarria zera da: gutxiengo horrek gehiengoari nolabaiteko inposaketa bat egin nahi izatea", erantsi du. Euskal Y "Euskadi Europarekin batzeko" ezinbesteko azpiegitura dela agertu du, eta ez egitea akats handia litzatekeela: "Oporto, Madril eta Paris batuko dituen ardatzetik kanpo geratzea pentsaezina da, ardatz hori Euskaditik ez igarotzea. Etorkizunera begira hutsegite izugarria litzateke". Aurreikuspenen arabera, Euskal Y 2010ean jarriko dutela abian azaldu du, baina, ziurrenera, lanak luzatu egingo direla zehaztu du.
- 4402 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 31 aste 6 egun
duela 31 aste 6 egun
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 10 aste
duela urte 1 15 aste