AHTaren Lapurdiko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatu du Michelle Alliot Mariek
Berria.info
Frantziako Barne ministroak eta Bussereau Garraio estatu idazkariak gutuna bidali diete Pirinio Atlantikoetako eta Akitaniako prefetei. Lapurdiko gaurko trenbideak saturatu arte ez dute egitasmo berririk nahi.
Michelle Alliot Marie (UMP) Frantziako Gobernuko Barne ministro eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) auzapez ohiak eta Dominique Bussereau Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin AHTa egiteko proiektuaren azterketak bertan behera uzteko eskatu dute, gaur Le Journal du Pays Basque egunkariak argitaratu duenez. Hori "aginduz" gutuna bidali diete Pirinio Atlantikoetako eta Akitaniako prefetei biek, izenpetuta.
Jean Louis Carrere Akitaniako Kontseiluko lehendakariorde eta Garraio arduradunak adierazi du Alliot Marie eta Bussereau Lapurdiko gaurko trenbideak "saturatu" arte tren garraio berriez ikerketarik ez egitearen aldekoak direla, eta hori hamar bat urtera eginen litzatekeela bion iritziz.
Alain Iriart Hiriburuko (Lapurdi) auzapez eta Paueko (Frantzia) kontseilari nagusiak gaur esan du "Europako Legebiltzarrerako bozen bezperan eginen diren iragarpenak tentuz" hartu behar direla, baina "proiektua baztertzea berri ona" dela dio. "Herri mugimenduak eta hautetsiek euren eremuan aldaketak lortzeko gaitasuna dutela frogatzen du".
Abiadura handiko trenaren egitasmoaren aurkako kide batek BERRIA.INFOri azaldu dio gutun hori badela, baina proiektuak oraindik ere aurrera jarrai dezakeela. "Ezin gara fio. Guk horren aurka egiten segituko dugu". Lehen ere egin izan du Alliot Mariek antzeko eskaerarik.
AHT Gelditu! Elkarlanak emandako datuen arabera, tren azkarraren proiektuak Euskal Herri osoan 10.000 milioi euroko aurrekontua dauka. Horietatik 900-1.150 milioi Lapurdiko tartea egiteko dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lanak hasita dituzte, eta Nafarroan aurki ekingo diete. Lapurdiko ibilbidea 42 kilometrokoa litzateke -%85, estali gabekoa-. Lau tunel egingo lirateke; besteak beste, bat Larrun parean.
- Gehitu iruzkin berria
- 3270 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 28 aste 18 ordu
duela 28 aste 20 ordu
duela 35 aste egun 1
duela 45 aste 5 egun
duela 46 aste 3 egun
duela 49 aste 6 egun
duela 50 aste 2 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste