EZ AHTri, EZ kapitalarekiko menpekotasunari!

Era kritikoan bada ere, hil honen 21erako euskal sindikatuek egin duten greba orokor deialdiarekin bat egiten du AHTren aurkako Asanbladak. Nahiz eta ez bat etorri greba deitzeko era eta edukiekin, grebaren herraminta baliozkotzat jotzen du kalean eta gatazkaren bidez konplizitateak eraikitzeko lehen pausu gisa (ez ziklo mobilizatzaile baten azkenburu bezala); hau da, borrokak eta protesta errealak ematen duen botereaz jabetzeaz gain, aurrean ditugun etsaiez (enpresari, gobernu eta polizia) konziente izateko nahiz jendartean laguntasuna eta gertutasuna eraikitzeko urrats gisa ikusten dugu. Deialdiaren edukiaren gaineko ezadostasuna dela eta, Asanbladaren ustez nahasgarria da "beraiek ordain dezatela" soil batekin egungo egoera konpondu nahi izatea. Kontsigna horrek albo batera uzten du gure bizitzetan krisi hitza sartu aurretik ere, egunerokotasunean baldintza kritikoetan ginela jada. Alegia, igaro dugun ustezko aberastasun eta hazkunde aro hori, egiazki gure miseriak, menpekotasunak, isolamendua eta kalteak are gehiago haunditu diren sasoia besterik ez da izan. Behi gizenen sasoi hortan, zementuaren orban eraikitzailearekin batera (hirigintza, autopistak, Abiadura Haundiko Trenak, zentral termiko eta eolikoak, merkatalguneak...) ugaritu dira hipotekak, azkar ibili beharra, prekarietate ekonomiko eta afektiboa, stresa, bakardadea...eta ondorioz, komunikabide, internet, mugikor edota autoarekiko menpekotasuna (askok gozamenez jaso dituzten esklabutzak). Hori dela eta, gure desjabetasunaren gaineko kontzientzia eza islatzen du egungo egoerak, hots, kontuak bat ez etortzen ez diren mementura arte borrokatzeko itxaron behar izanak. Horregatik guztiagatik, bizi dugun mundu jasangaitz hontaz ikuspegi kritikoa garatzeko abiapuntutzat hartzen badugu soilik izango du zentzua grebak. Bizia ez da jasangaitza lanposturik ez dugulako, edozein eratan medikamentuak, droga legezko edo ez-legezkoak, besteen txirotasunean buruturiko turismoa, asteburueroko irteerak, uneoroko ihes egitea eta dosi telebisiboa... ezinbestekoak dituen bizimodu itogarri batetara jaurtikiak garelako baizik. Merkatuarekiko gure kateak etetea eskatzen du egoera honek, baina baita harreman horizontalagoak garatzea eta agintari-meneko rolak arbuiatzea ere, auzoko, lan arloko eta jendarteko gertutasun sareak berreskuratuz. Aldaketa horrek protesta bere kabuz has dadin ahalbidetuko du, bestalde, inork une politiko egokia zein den esatea zain egon gabe. Krisiaren gaineko konzientzia hartzen hasteko, kontzientziaren krisiarekin amaitu beharra dago. Maiatzaren 21ean elkar ikusiko dugu kalean.

iruzkin 1 for 'EZ AHTri, EZ kapitalarekiko menpekotasunari! '

1. AHTren aurkako grabalariek obrak gelditu zituzten

Atzo, maiatzaren 21ean, AHTren aurkako grebalari batzuek Zaratamo eta Basauriko San Migelen arteko obrak gelditu zituzten. Egun batez, AHT geldituta egon zen. Gainera, panfleto hau eman zitzaien AHTren obretan lanetan diharduten langileei:

A los obreros que trabajan en la construcción del TAV

Si aceptáis trabajar en la construcción del Tren de Alta Velocidad, también estáis siendo responsables de los daños ecológicos y sociales que conlleva esta obra. El TAV es una infraestructura gigantesca que está destruyendo acuíferos, montes y valles. Además, tiene un coste económico enorme en plena época de vacas flacas.

Si trabajáis en esta obra sois responsables de ella, pero también de la represión que sufre la oposición al TAV en forma de cargas policiales, multas y amenazas de acusaciones de terrorismo.

El TAV es todo eso, y vosotros estáis trabajando en ello. Por dignidad y por respeto a los que vivirán en este país después que nosotros, hay cosas que tienen más valor que un salario, por muy alto que sea. Hoy es día de huelga general. No trabajéis. Y, de paso, reflexionad y planteaos muy seriamente la posibilidad de no trabajar para el TAV mañana, ni el lunes, ni nunca más.

¡Paremos la destrucción! ¡No al TAV!