AHT GELDITU! elkarlanaren konzentrazioa Euskalduna Jauregiaren aurrean

Ibarretxe Jauna: Herriari Entzun!, AHT Gelditu!

Gaur arratsaldean Euskaduna Jauregiaren aurrean bildu gara AHT-k kaltetutako sektore, herri eta hiritarrak Juan José Ibarretxek AHT-rekiko daraman jarrera antidemokratikoa eta inposatzailea gogor eta ozenki salatzeko eta obrak berehala gelditzea esigitzeko.

Ibarretxeren Gobernuak makinaria propagandistiko eta mediatiko guztia martxan ipintzen ari da azken mobilizazio dinamika indartsuak eta bereziki Gasteizko manifestazio erraldoiaren oihartzunak ixilarazten saiatzeko. Bide honetatik Juan Jose Ibarretxek gaurko Euskalduna Jauregiko ekitaldia erabili nahi du AHT-ren aldeko apologia merkea egin eta obrak legitimatzeko.

Ibarretxe Jauna: Ez da obraren jarraipena egiteko ustezko komunikazio kanal bat martxan ipintzeko garaia. Hau auziaren oinarria desbideratzea da eta demagogia egitea. Behingoz entzun herritarren eta gehiengo sozial eta sindikalaren haserrea. Orain argi eta garbi behar duguna da obrak gelditzea. Hau delako bide bakarra AHT-ren inguruko informazio gardena zabaltzeko, eragile sozial, sindikal eta politiko guztiekin eztabaida partehartzailea burutzeko eta azkenean herriari benetako hitza emateko. Beste guztia inposaketaren eta konfrontazioaren bidetik jarraitzea da. Horregatik, utzi alde batetara alderdi interesak, gutxi batzuen negozio gosea eta gaur bezalako ekitaldi mediatikoak eta eman herriari benetako hitza. Bitartean, gaur egin dugun bezala, aurrez aurre edukiko gaituzu salaketa zuzena eta ozena eginez. Orain da garaia AHT gelditzeko! Gure eskuetan dago! Antolatu eta Erantzun!