AHTren aurkako ekintza Abadiñon

Gaur eguaztena, goizeko 07:40 etan, Eusko tren gelditu egin dute trañako geltokian (matienan). Pintada batzuk egin dira ta ekintza horrekin lotuta komunikatu hau banatu da: Dakizuenez, duela hilabete pare bat inguru, abiadura handiko trena egiteko obrak hasi ziren Lukun (Araba). Proiektu hau ikaragarri txikitzailea da gure ekosistemarentzat, herri, mendi eta bailarak suntsitzeaz gain,lur azpiko urak kutsatu eta lehortu egingo baititu, besteak beste. Hainbat landa eremu desjabetuko dituzte, eta baita hainbat baserri desagertarazi ere; eraz, baliteke gure herrian hilzorian dagoen nekazaritzarentzat behin betirako kolpe latza izatea. Hala ere, amalurrari egingo dion konponezineko kalteaz gain, argi esan nahi dugu abiadura handiko trena sistema kapitalistaren beste tresna bat baino ez dela. Hain zuzen ere, bere berregituraketa ekonomikoarekin lotutako beste urrats bat gehiago. Eta guzti honen atzean enpresa transnazionalen interesak baino ez daudela. Gu ere, beraien mundu horretan murgilduta nahi gaituzte, merkantzia soila bagina, kontsumitzaile hutsak. Beraien progresuaren arabera zigortzen gaituzte, halabeharrez lan egin edo ikastera mugatzen baitute gure bizimodua, hau da, guk geuk ekoizten ditugun merkantziak gure aisi-sasoian guk geuk kontsumitu ditzagun. Automata ekoizle-kontsumitzaile hutsak nahi gaituzte, eta horren aurrean esklabu bllakatzen gaituztenen kontrako borroka beste biderik ez zaigu gelditzen. Hori dela eta, ezin gaitu loak hartu agintariek nahi duten guztia egiten duten bitartean. Guztion esku dago, baita zure esku ere, proiektu txikitzaile honi aurre egin eta gelditzea. Kapitalismoak bazter guztiak zipriztintzen ditu, etaberaz borroka ezin dugu Lukuko obretan burutzen diren ekimenetara mugatu. Herrien biziraupena jokoan dago eta herri guztietan borroka daiteke abiadura handiko trena. Proiektuarekin aberastekotan diren enpresek badituzte tokian tokiko egoitzak. Baita proiektua babesten duten administrazio eta alderdi potitikoek ere. Horregatik bada, borroka zabaldu eta sakabana dadin, herriak eta herritarrak antolatzeko deia luzatzen dugu, erokeria hau gelditzea guztion eskuetan dagoelako. KAPITALISMOARI HORTZAK ERAKUTSI ! AHT-rik EZ!

Etiketa(k):