Arrasaten desjabetzak oztopatuak

Arrasateko udaletxe aurrean lurren desjabetzen aurka astelehenean euripean kontzentrazioa eta asteartean goizean sentada egin da. Polizia oraingoan bidea libratzeko gogor egin duen arren espropiazio "tramitea" bertan behera utzi dute askenean ehundaka pertsonen erresistentziari ezker.

Ikus mondraberrin astearte goizeko berria, argazki askorekin.

Eta besperakoa, euripean.

Goiena.net-eko bideo titularretan

 

 

 

 

Arrasateko AHT Gelditu! elkarlanaren prentsa oharra:

DESJABETZAK ARRASATEN

Azken urteotan, eragile sozial, talde politiko eta herritar ugari azaldu gara AHTren proiektu suntsitzaile honen aurka. Izan ere, jakin badakigu, inposatu nahi diguten eredu neoliberal basatiaren erakusgarri dela asmakizun hau.

AHTk ez ditu herritarren eguneroko beharrak asetuko; diruzale batzuen poltsikoa beteko du bakarrik. Horrez gain, herriak ez du proiektuaren inguruan ezer erabakitzeko eskubiderik izan. Lotsagarria, benetan!

Salatzekoa da gaur, abenduak 2, arrasaten desjabetu nahi zituzten lursailetan iadanik obrak hasiak izana. Honek guztiak, argi uzten du desjabetzapenen prozesuaren trasparentzia eza eta baita administrazioen aldetik azaltzen duten jarrera inposatzailea. Hau guztia dela eta egoera larri hau salatu eta proiektu hau gaitzezteko elkarretaratzea egin dugu hainbat herritarrok Arrasateko herriko plazan goizeko 8:30etan.

Hasieratik, argi gelditu da sustapen ministeritzakoen helburua: Udaletxera sartzea kosta hala kosta, eta helburu hori lortzeko Ertzaintzaren laguntza inkondizionala izan dute. Bortizki oldardu dira bertan elkartu garen guztion aurka. Inolako indarkeriarik gabe gure aldarrikapena burutzen ari ginen bitartean, Ertzaintza mehatxuka eta bildutakoak jipoitzen jardun da. Guztira, 7 dira identifikatuak izan direnak eta beste asko lurrera bota dituztenak.

Gertatutakoa, herri honek bizi duen defizit demokratikoaren adierazle garbia da. Ez gara gu gauzak ezkutuan eta herritarron erabakia kontutan hartu gabe jokatzen ari garenak. Ezta ere intimidazioa eta beldurra, lurjabe eta herritarren aurrean, helburuak aurrera eramateko erabiltzen ditugunak.

Guk, geurean jarraituko dugu lanean beste gizarte eredu partehartzaile eta sostengarriago baten alde. Ez gaituzte kikilduko! Argi daukagu, herritarron indar eta gogoaz, proiektu inposatzaile eta neoliberal hau geldi dezakegula. Horregatik, guztion hitza garrantzitsua delako, borroka honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Antolatu eta borrokatu!

Ez, ez, ez, AHTrik EZ!! Desjabetzak = Lapurretak!!

Arrasateko AHT Gelditu! Elkarlana

 

SUSPENDIDAS LAS EXPROPIACIO9NES Y EL LEVANTAMIENTOS DE ACTAS PARA EL TAV EN ARRASATE

Ayer día 2 de diciembre, el Ministerio de Fomento se vió obligado a suspender entre las protestas populares el levantamiento de actas previas a la ocupación de tierras afectadas por la "Y vasca " en el municipio de Arrasate.  Grupos de opositores al TAV se concentraron a partir de las 8'30h de la mañana ante el consistorio y varias decenas de personas realizaron una sentada en la entrada del ayuntamiento para impedir el paso de los responsables de Fomento. Aún así, los responsables de Fomento intentaron a toda costa entrar al ayuntamiento y para ello efectivos de Ertzaintza arremetieron contra las personas sentadas en el suelo, propinando porrazos y golpes. De esta forma los responsables de penetraron en el ayuntamiento, donde decidieron finalmente suspender el levantamiento de actas tras mantener un breve intercambio de palabras con la alcaldesa, Ino Galparsoro, al acordar que no se daban las condiciones adecuadas para llevar a cabo el levantamiento de actas debido a los incidentes poducidos en la protesta y a la actuación de la Ertzaintza.  Una vez suspendido el levantamiento de actas,  el Ministerio realizará una nueva convocatoria en una nueva fecha. Una vez que la Ettzaintza abandonó la plaza consistorial, una manifestación de 200 personas recorrió las calles de Arrasate coreando gritos contra el TAV y las expropiaciones forzosas.  Cabe mencionar el paro realizado en centros de estudio y la participación de numerosos estudiantes en la protesta.     

Etiketa(k):