AHT gelditu, sindikatuak mugitu!
AHT gelditzeko garaia da. Halaxe da. Euskal herritarrok ezin dugu dagoeneko gehiago jasan. Gure lurra suntsitzen ari dira, progresoaren izenean.
Noticias de Gipuzkoa. Opinión
Gutxi batzuren onura ekonomikoa bultzatuz, ingurunea honda-tzen ari zaizkigu. Gainera, garapen iraunkorraren izenean, ingurunea ahalik eta gehien errespetatuko dutela diote, baina gezurretan ari dira. Nola errespetatuko dute ingurunea lur eremu handiak errepide, tren, industrialde eta luxuzko etxebizitza-urbanizazioak etengabe ari badira eraikitzen? Hiru milioi lagun bizi gara 20.000 km²-tan eta garapenkeria honekin azkenean Euskal Herria lehertuko dute.
Herritarrak hasi gara mugitzen, baina nik sindikatuen falta suma-tzen dut. Tren sozialaren aldeko sarean beste eragileez gain, sindikatuak daude.
Zeren zain daude bere jendea mugiarazteko? Orain da unea. Gauza asko egin dezakete sindikatuek. Sindikatuek badute bere erantzukizuna eta badute nahiko indarra astakeria ekologiko hau geldiarazteko.
Mobilizazioak ondo daude, elkarretaratzeak, manifestazioak, hi-tzaldiak, herri-kontsultak, eta abar. Hala ere, beste ekimenez gain, boikot aktiboa eta eraginkorra bultzatzeko ordua da: AHTren lanen garraoiari boikota, horni-tzaileei boikota, inguruko herrietan eta besteetan lanekiko boikota, tren hau bultzatzen duten alderdiei boikota, bertan parte hartzen duten enpresei, handiei zein txikiei, boikota. Denon artean lortuko dugu.
Santi Angulo Martin
- 4096 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 5 egun
duela 27 aste 5 egun
duela 34 aste 6 egun
duela 45 aste 3 egun
duela 46 aste 2 egun
duela 49 aste 4 egun
duela 50 aste 10 min
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste