Ordizia zulatzen duen makina gerarazia

Ordizaiako AHTren tunela

Mariarats bailaratik sartuta Abiadura Handiko Trena Ordizia azpitik pasa dadin zulatzen ari diren tuneleko obra geldiarazi egin dute gaur goizeko 12ak pasata. Bi lagun makina zulatzailera kateatu dira, tunelaren ahoan hogeita bost pertsona daude, eta tunelaren gainean menditik behera pankarta handia atera du hamabost pertsona inguruko talde batek: ZULA EZAZUE ZEUEN BURUA.
ikus artsaldeko Komunikatua beherago.

Hemos parado las obras del TAV en Ordizia.

Dos personas se han encadenado a la maquina que esta perforando el monte bajo Ordizia. Un grupo de unas veinticinco personas apoya la acción desdea boca del tunel y una gran pancarta que dice ZULA EZAZUE ZEUEN BURUA ha
sido desplegada desde el monte sobre la boca del tunel por un grupo de unas quince personas.

13:00 En el magazine Suelta la Olla de la radio libre Hala Bedi Irratia han hecho una conexión en directo con la acción realizada.
Aquí lo podéis escuchar. ENTZUN:
http://sindominio.net/ahtez/?q=es/node/2296#artsaldekoa


13:30 La ertzaina ha desalojado a la gente que apoyaba la acción en la boca del tunel. Los encadenados, con candado de moto, esperaban la llegada de los bomberos.

14:30 Acaba de salir tras ser identificada toda la gente que ha participado en la acción. Las dos personas que han estado encadenadas a la tuneladora aproximadamente una hora han estado luego 40 minutos separadas recibiendo insultos y humillaciones por parte de la policia. Las obras han estado paradas al menos dos horas.

Obra txikitzaileak lau lekutan gelditu ditugu gaur. Komunikatu orokorra.

Hoy hemos detenido las obras destructoras en varios lugares. Comunicado general.

ORDIZIAN AHT-REN LANAK GELDITU DITUZTE

Gaur eguerdiko hamabietan AHT ren aurkako hogeitamar lagunek Ordiziako lan eremuan sartu dira eta obrak geldiarazi dituzte. Bertan dagoen bigilantzia poliziala saihestuz hogei bat pertsona obran dagoen tunelaren sarrerara heldu dira. Bertan lanean zeuden makinak gelditu ondoren bi lagun moto kandatuak lepotik lotuta makina batean kateatu dira, tunel barruan zulaketak egiten ari zen makinean hain zuzen ere. AHTren aurkako oihuak jaurtiz eta proiektu txikitzaileen aurkako kartelak erakutsiz langilei ekintzaren arrazoiak azaltzeko orriak banatu dizkiete.
Aldi berean tunelaren obraren gainaldetik pankarta handi bat zintzilikatu dute hamar bat lagunek, “ZULATU EZAZUE ZUEN BURUA” leloarekin.
Obrak geldituta, segurtasun indarrak eta ertzaintzaren patrulak bertaratu dira. Lehenengo protestariak kaleratu dituzte identifikatu ondoren eta ordu bete ondoren bi kateatuak askatu dituzte. Gogor salatu nahi dugu ertzaintzak izan duen jarrera erasokorra, bereziki bi kateatuei denbora luzean insultoka eta umiliazioak eginez atxiki dituztelako. Obren eremuan zeuden pertsona guztiak bi aldiz identifikatzeko erretenituak eduki ondoren , desordenu publikoa egitea leporatu die guztiei ertzaintzak. Eguerdiko 14.30 aldera ekintza amaitutakoan lanek etenda segitzen zuten.
Gaurko protestaren harira nabarmendu nahi dugu Abiadura Handiko Trenaren obrarekin diru publiko mordoa xahutzen ari diren bitartean, langileak eta jendarteko beste sektore herrikoiak behar beharrezkoak dituzten baliabiderik gabe gelditzen ari direla. Horren lekuko, guk AHTren obran egin dugun protestaren denbora berean greban dauden JASOko langileak protesta egiten ari ziren kaleetan. Hots, AHT bezalako azpiegitura garestietan edota banketxeen salbamentu planetan milaka miloi xahutzen dituzten bitartean, gobernuek herritar soilen beharrei eta eskakizunei muzin egiten diete.
Bukatzeko, datorren azaroaren 11ean Espainako Sustapen Ministerioak AHTren Ordizia-Itsasondo zatian lurren nahitaezko desjabetzak egiteko akten altxamendua berriro egitea agindu duela salatzen dugu. Desjabetza horiek Legorretako baserri lurrak eta AHTren aurka jarrera tinkoa mantentzen ari diren bizilagunak kaltetuko lituzkete. Desjabetze horiek ekiditeko egingo diren deialdietan parte hartzera animatu nahi dugu.

 

Ordizaia02

Etiketa(k):