AHT GELDITU! Elkarlanak Altuna y Uria eta Teksa-k AHT-aren obren hasieran duten erantzunkizuna salatu nahi du

AHT GELDITU! Elkarlanak, konzentrazio honen bitartez, “Altuna y Uria” eta “Tecsa”enpresa eraikitzaileek AHT-aren obren hasieran duten erantzunkizuna salatu nahi du. Administrazioaren ilunkeriaren atzean, gogor salatzen dugu “Altuna y Uria” enpresa AHTarentzako pasabide bat eraikitzen hasi dela azken asteotan, Arabako Luku herrixkaren parean, hain zuzen ere AHT autopista horren azpitik igaroko litzatekeen tokian. Eraikuntza enpresa hauek, AHT-aren lanen adjudikatzaile dira eta autopistaren azpiko pasabide hori “Euskal Y”-aren obra planaren barne dago.

AHT Euskal Herrian egitasmorik gaitzetsi eta kritikatuena da, gainera anti-ekologikoa, anti-soziala, baliabide xahutzailea eta EH-rentzat ez-aproposa da. Horrela izanda, AHT GELDITU! Elkarlanak, “Altuna y Uria” eta “Teksa” enpresei herriari entzuteko deia egiten die, proiektu honen inguruan dagoen desadostasun zabala errespeta dezaten eta kalte ekologiko eta sozial larriak eragingo lituzkeen astakeri txikitzaile honen obren hasieran parte har ez dezaten, berehala geldiaraz deazaten. Herriaren babesa eta oniritzia ez duen proiektu bat ez da zilegia, nahiz eta gehiengo parlamentarioa izan, eta herrian eztabaidatu eta honen parte hartzea bultzatu gabe, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuei men eginez, obrak hastea ere ez. Ez gara obrak zati osora heda daitezen itxaroten geldituko, hasiera hasieratik eta ozen, bi enpresa hauen erantzunkizuna mahai gainean jarriko dugu, eta behin eta berriz proiektu honetan parte hartu ez dezaten exijituko.

Azken asteotan behin eta berriz errepikatu dugu orain dela indarrez erantzuteko momentua, eta AHT-aren aurkako mobilizazioak zabaltzeko eta sendotzeko. Obrak gelditzeko ez da berandu, eta AHT-aren aurkako herri mugimendua egunetik egunera indartsuago dago.

Horregatik guztiagatik, AHT GELDITU! Elkarlanean biltzen garen sindikatu, talde ekologista, AHTren aurkako asanblada, gazte erakunde, herrietako talde, gizarte mugimendu eta indar politikoek AHT gelditzea exijitzeko mobilizatzeko dei egiten dugu, herriari bere erabaki propioak hartzeko ahalmena emateko eta erakundeetatik ezartzen ari den garraio eta gizarte eredu suntxitzailea eztabaidagai jarri eta eraldaketa sakon bati ekiteko.