AHTren basamortuaren aurkako ekintza Donostiako geltokian

[img_assist|nid=2252|desc=|link=node|align=right|width=100|height=80]Gaur goizean 20 pertsona inguruk protesta ekintza egin dute Donostiako ADIFeko geltokian. Abiadura Handiko Trenaren aldeko erakusta dagoen tokian lurrean eserita pankarta bat ireki dute: "El TAV nos lleva al desierto". Hasi eta ordu betera ertzaina dozena erdik guztiak identifikatu dituzte, baita geltokian zegoen jendea.
 

HERRIAK BIZIRIK BASAMORTURIK EZ!

Etorri gara honera erakusketa hau eta berak dakarren asmoa salatzera. Argazkietan oso ongi ikusten denez izugarrizko txikizioa ari dira eragiten Abiadura Handiko Trenaren lanak Luku inguruan. Argazkiek aldiz ez dute erakusten obra gunean ireki duten pitzaduraren neurria: 200 metro inguru zabal eta 6 metro inguru sakon. Nekazal lurra aberatsa zegoen lekuan lokatsa eta suntsipena besterik ez dago orain. Hortik ateratzen den lurra abiadura bizian garraiatzen dute kamioiek hautsez eta lokatsez gainezka uzten dituzte pertsonak eta hauen baratzeko landaketak.

Ez dugu uste hau guztia erakusketa batean goraipatzekoa denik, horretaz lotsatzekoa baizik.

Lurraren aurka ADIF burutzen ari den erasoak aurrikusteko zailak diren ondorioak ekar ditzake. Lurra gizakion oinarria da eta lurra suntsitzen duten neurrian berak bere baitan gordetzen du guztion etorkizunerako funtsezkoa den ura desagertzeko arrisku larrian jartzen dute. Luku aldean aurrekari esanguratsu bat daukagu: inguru horretan Eibar-Gasteiz autopistarako Jarindo mendian ireki duten tunela akuifero batean sartu da bere baitan zeraman uraren galera eraginez. Mendi honen sabelak ura gordetzen zuen gero pixka-naka askatzeko inguruko errekak eta iturburuak elikatzeko. Tutelaren zulaketaren ondorioz Nevera erreka lehortu da.

Kontutan hartuz AHTren trazaketaren porzentai handi bat tuneletan joango litzatekeela, nork bermatzen digu antzeko zerbait ez dela gertatu behar?

Ekintza honen bitartez

GURE HERRIAREN BASAMORTUTZEAREN ARRISKUAZ

ohartarazi nahi dugu jendea. Hain litzatekeen gogorra AHTk eragingo lukeen txikizioa gure inguruko landetan, basoetan, mendietan, bailaretan, erreketan eta sistema hidrogeologikoan ezen hau guztien eraldaketa sakona ekarriko luke kalte itzulezinak eraginez.

Obrak ADIFen esku daude. ADIFek berak ere kudeatu izan du Malaga eta Cordobaren arteko AVEren lanak eta hantxe irekitako tunel batek Abdalajis bailararen akuiferoak lehertu zituen. Inguruko iturburuak lehortu dira horren ondorioz eta bertako biztenleak uraren kontsumoan burujabe izaztetik kanpotik ekartzen dieten uraren menpe egotera igaro dira. Beraz “Iturburuen bailara” izena duena ur gabe geratu da.

Hau guztia dela eta gogor salatu nahi dugu AHTren eraikuntza sorrarazten duen txikizioa eta honen inguruan ADIFek egiten duen apología lotsagarria. Honen harira gogor salatu nahi dugu ere Espainako Fomento ministroa den Magdalena Alvarezek Lukun bukatu duten tunelera ostiralean egingo duen bisita. AHTren kontuan politikoak, enpresarioak eta teknikariak, euskaldunak eta espainarrak batu egiten dira biztanleon gehiengo bati bizi modu petrala inposatzeko. Halaber, herri kontsultak burutu diren herri kaltetuetan herritarrek EZETZ BOROBILA eman diote AHTri. Luku eta Aramaio honen adibide dira.

Bizitzaren oinarriak diren ura eta lurra suntsituz heriotzarako bidean jartzen gaituzte abiadura handian.

ADIFEK BIDEAK IREKITZEN DIZKIO PORLANA ETA ESPEKULAZIOARI.

AHT REN AURKAKO ASANBLADA

[img_assist|nid=2254|title=|desc=|link=node|align=center|width=500|height=399]
[img_assist|nid=2253|title=|desc=|link=node|align=center|width=500|height=399]

Etiketa(k):