AHTren garabien gainean kateaketa
Ar, 14/11/2006 - 17:06 -n ahtez -k idatzia
Gaur goizeko 8ak ingur 3 pertsona Abiadura Handiko Trenaren obretako garabi bitara kateatu dira AHTaren eraikitze lanak salatzeko.
Helburua Lukun hasi diren AHTaren eraikitze eta lurraren suntsitze lanak salatzea izan da.
Dozena bat pertsonek obren eremuan lagundu diete pankarta batekin eta beste batzuk kanpoan.
Lanak ordu bete t'erdi geldirik egon dira ertzaina heldu denerarte. Pankartako jendeari ateratzeko agindu eta hauek irten egin dira ekintza baketsua mantentzeko. Hauek identifikatuak izan dira eta ondoren kateatu diren hirurak soltatu eta atxilotuak eraman dituzte
- Gehitu iruzkin berria
- 7476 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano



iruzkin 1 for 'AHTren garabien gainean kateaketa'
1. Epaiketa asteartean
Kateatu ziren hirurak epaiketa astearte honetan bertan daukate Gasteizen, goizeko 10etan, azaroak 21. Kontzentrazioa egingo da epaitegiaren aurrean