AHTk nekazaritzan eragingo dituen kalteak salatu ditu EHNEk
Lehen sektoreak jasaten duen bazterketa salatu nahi izan dute sindikatuko kideek. Abiadura Handiko Trenak eragingo dituen kalteak salatu zituen EHNE sindikatuak atzo, Urbinan.
GARA. URBINA
«Pentsa maldarik gabeko lur-eremu honetan 80 metroko zabalera behar badu AHTk, zer-nolakoa behar duen Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako eta Nafarroako mendialdean», adierazi zuen sindikatuak. Taldeak gogorarazi zuenez, behin eta berriz salatu izan dituzte proiektuak lurralde antolaketan, nekazaritzan eta ingurumenean eragingo dituen ondorio kaltegarriak.
«Nola lortu garapen iraunkorra?»
Era berean, lehen sektoreak jasaten duen bazterketa salatu zuen. «Garapen iraunkorraz hitz egin besterik egiten ez duten agintariek nola pentsatzen dute asmo hori errealitate bilakatzea, sektoreen arteko orekarik gabe?», galdegin zuten.
Sindikatuak gogora ekarri zuenez, baserri mundua ondare kulturala baino zerbait gehiago da eta ekonomiaren oinarri bat baino zerbait gehiago; «herri baten etorkizuna baldintza dezakeen sektorea» da harena. Era berean, honako hau gehitu zuten EHNEko kideek: «Oraingoz agintariek gai honi kasurik egin nahi ez badiote ere, gizarteak pixkanaka hausnarketa hori barneratu beharra dauka; bertako produkturik gabeko Euskal Herria nahi ez badu, behintzat».
- 4135 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 32 aste 14 ordu
duela 32 aste 16 ordu
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste
duela urte 1 15 aste