Donostiako trafikoa gelditua pentsatu ahal izateko

Sei pertsonak bidoiekin Donosti erdialdeko bidegurutzean lotuta trafikoa gelditu dute. Komunikatua:

HIRIA GELDITU ETA PENTSATU
Pertsona batzuek Donostiako trafikoa moztu dugu Abiadura Handiko Trena (AHT) eta honek dakarren gizarte eredua salatzeko. Ekintza honek sortzen dituen eragozpenak oso txikiak dira AHTren obrak (Luku-Urbinan, Ordizian, Eskoriatzan, Abadiñon, Basaurin) jadanik eragiten ari diren kaltearekin alderatuta, eta are txikiagoak azpiegitura honen eraikuntza osoak eragingo lukeenaren ondoan.  

BA AL DAKIZU...
- AHT eraikitzea izugarrizko xahuketa ekonomikoa litzatekeela (2.000 eurotik gora pertsonako Euskal Y eraikitzeko)?
- Energia xahuketa handia litzatekeela, krisi orokor batean gauden honetan, eta hori beste herrialde batzuei baliabideak lapurtuz arindu nahi dutela?
- Ingurumenaren txikizio larria eragingo lukeela (tunelak, harrobiak, hondakindegiak...) eta herriak, nekazal lurrak eta naturguneak suntsituko lituzkeela?
- “Euskal Hiriaren” oinarri litzatekeela, eta horrek gure herria metropoli artifizial, kontsumista eta bizkarroi bihurtuko lukeela, bere ingurua geroz eta gehiago suntsitzen duena?
- AHTk ez duela errepideetako trafikoa gutxituko, baizik eta autobia, superportu, aireportu, zentral termiko eta abarren osagarri izango litzatekeela? 

DESOBEDIENTZIA ZIBIL KOLEKTIBOA.
AHT GELDI DEZAKEGU
Nahiz eta jendartearen zati handia kontra egon, obrek aurrera darraite. Hala ere, ez dugu atzerapausurik eman. Gaur desobedientzia zibilaren bidea hartu dugu, AHTren aurkako mugimenduak sendo jarrai dezan. Desobedientzia jendartearen tresna kolektibo gisa berreskuratu nahi dugu, inoiz baino beharrezkoagoa dena lortzeko: AHT gelditzea eta gure lurrekin, gure bizitzekin eta gure ametsekin negozioak egiten dituztenak salatzea. 

EZ DUGULAKO BEHAR EZTA NAHI ERE, GELDITUKO DUGU!

Komunikatua Gazteleraz eta Euskaraz (pdf)

Leaflet in English and French language (pdf)

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'Donostiako trafikoa gelditua pentsatu ahal izateko'

1. Ekintza honen kronika

Hiria gelditu eta pentsatu ekintzaren kronika gazteleraz