Zaldibiako AHTren kontrako akanpada, uztailaren 30ko kronika

Akanpadak zazpigarren eguna du gaur, eta gero eta jende gehiago dabil joan etorrian. Lehen aipatu dugu, goiza ez dela, baina, albiste onekin hasi: herriko bertako etxe okupatua indarrez hustu dute.

Akanpadak zazpigarren eguna du gaur, eta gero eta jende gehiago dabil joan etorrian. Lehen aipatu dugu, goiza ez dela, baina, albiste onekin hasi: herriko bertako etxe okupatua indarrez hustu dute.

Hasiera kaxkar honi eta eguraldi beroari aurre egin eta akanpadan gaudenok Ordiziara jo genuen, jende ugari ibiliko zelako, merkatua baitzen. Bertan, merkatuan bertan eta Udaletxearen ondoan, performance txiki bat eta kontzentrazioa egin genuen AHTaren aurka.

Eguerdiko hamabietan, jende talde bat sartu zen merkatuan zebilen jendearen artean, erabat aztoratuta, estresatuta, eta erloju mordo baten menpe, alde batetik bestera korrika, eta noraezean "Korri, korri!, azkar, azkar!" garraisika.

Erlojurik handienak estresaren eta presaren erritmoa jarri zuen. Korrika aztoratuta zebiltzanek ezin izan zuten erloju honen erritmoa jarraitu. Presa jasan ezinda, erokeriaz gainezka egin eta erlojua mendean hartu zuten, eta txikitu arte. Aurrerantzean dena aldatu zen, erritmoa lasaitu, eta patxada eta lasaitasuna perian zabaldu ziren. Jendea kantari hasi zen eta "Ez, ez, ez, AHTrik EZ!" eta "Baserriak bizirik!" ohiuak entzun ahal izan ziren.

Ondoren, jendea "Goierritik ez dira pasako! Utzi amalurra pakean eta suizidatu zaitezte" leloa zuen pankartaren atzean bildu zen. Kontzentrazioan jende multzo polita elkartu ginen, eta merkatuan zebilen jendeak ere bat egin zuen, bai baserritarrek eta bai erosleek. Trenaren eta espropiazio/lapurreten aurkako ohiu eta kantuekin manifestazioa egin genuen Fray Andres de Urdanetaren omenezko irudiaren ondoraino, herriko monumentu garrantzitsua izaki, AHTaren aurkako bandera jarri genion.

Herrira itzulitakoan, elkarrekin plisti plasta egin genuen beroak jota ez erortzeko!

Arratsaldean, herriko eta kanpotik etorritako hogeita hamarren bat haurrek zirko eskolan parte hartu zuten, Zumurru Zirku Eskolaren eskutik: jolasak, trebeziak, oreka, dantzak... landu zituzten.

Ilunabarrean, hitzaldia eta diapositiba emanaldia izan genituen, petrolioaren krisiak eragin duen kaosari buruz hitz egin genuan eta Kubako mugikortasun ereduari buruzko diapoak ikusi genituen: "Crisis medioambiental más pobreza extrema: crónica de un colapso anunciado", Pedrolo, Valladolideko BAH taldeko partaidearekin, eta Aitorrek "Cuba, ¿otro modelo?" diapoak ere erakutsi zizkigun.

Etiketa(k):