Asteleheneko kronika
Asteburua ostean, astelehena eta gaurko goiza mugitu samarra. Batzuk Tolosaldera abiatu dira, hango epitegietatik larunbat goizean Ordiziako jaietan atxilotutako Joxepi pasatzekoa baizen. Hamaika t'erdiak aldera aske utzi dute, baina kargu mordoarekin: erresistentzia, desobedientzia eta atentua besteak beste.
Beste taldetxo bat Zizurkilera abiatu da. Hona hemen han egindakoaren kronika.
Sondaketak ZIZURKILEN
Gaur goizean Zizurkilera joan gara Bertan egiten ari diren sondaketen egoera ikusi eta kaltetuekin hitzegitera. Azken hilabetetan Zizurkil eta Asteasun oinarrizko proiekturako sondaketak egiten ari dira. Hauen aurka hainbat mobilizazio egin dira herritarrenaldetik.
Hasiera batean, lur jabeek, informazio falta zela eta ezezkoa eman zieten sondaketeei egiteari. Gerora udaletxeak, banan bana deitzen hasi zen lur jabeei, informazioa emateko aitzakiarekin, baina bertan sondaketak egiteko baimena eman arazten zieten, presiopean.Hiru lur jabe izan dira baimena ema ez dutenak, horregatik ezin izan dituzte sondaketak bukatu.Tolosaldeko lur jabeak biltzen hasi dira egoera honi aurka egiteko.
AHTren aurkako akanpadatik, elkartasuna adierazi nahi diegu, proiektu txikitzaileen aurka borrokan dabiltzan herritar guztiei.
AHTa denon artean geldituko dugu.
Itsasondon
Arratsaldez Itsasondora abiatu gara, oinez zein bizikletaz. Hasteko, Goierrin azken hilabetetan ian diren ekintzak biltzen dituen bideoa ikusi dugu. Itsasondoko egoera gertutik ezagutzeko aukera ere izan dugu, gurekin baizen Dani, Itsasondoko zinegotzia. Eta ilundu arte izan gara hango eskola, borrokaren etorkizun hurbilari buruz eztabaidatzen.
Eguna luzea izan den arren, afaldu ostean Zaldibiko Antzokian musika emanaldia, A muerte con todo eta Mantalo.
Bihar arte!!
- Gehitu iruzkin berria
- 4372 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 28 aste egun 1
duela 28 aste egun 1
duela 35 aste 2 egun
duela 45 aste 6 egun
duela 46 aste 4 egun
duela 50 aste 18 ordu
duela 50 aste 2 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste