AHT akanpada- Bizikleta martxa

bizikleta martxa akanpadaBerriro ere gure aldarrikapena plazaratu dugu herriz herri pedalei eraginez. Oria ibaian zehar dauden herriak txirrindulaz zeharkatu ditugu. Hogeitahamar lagun inguruk ohiko leloak ohikatu ditugu erdi hutsik zeuden herrietan: Herriak Bizirik AHTrik ez, PNV txikitzaile, Y griega vasca todo por la pasta, Parad la guerra contra la tierra, eta abar luze bat.

ZALDIBITIK MUNDURA.- 2008-07-25

Berriro ere gure aldarrikapena plazaratu dugu herriz herri pedalei eraginez. Oria ibaian zehar dauden herriak txirrindulaz zeharkatu ditugu. Hogeitahamar lagun inguruk ohiko leloak ohikatu ditugu erdi hutsik zeuden herrietan: Herriak Bizirik AHTrik ez, PNV txikitzaile, Y griega vasca todo por la pasta, Parad la guerra contra la tierra, eta abar luze bat.


Giro epela, erritmo motela. Gozatzen dugu biziki poliki poliki. Aldapa behera, aurpegian haizea. Itsasondo, Legorreta, Ikaztegia, Alegia, Tolosa. Kotxeen ordez bizkletak bidean, barrak eta algarak, bidea atsegina eta koloretsua. Bidaiari gazteena, urte azpiko neskatoa txirridularen atzako aulkian eserita bere begi erraldoiekin gertatzen den guztiari so.

Arratsaldeko goxotasuna Mikelen azalpenekin goibeldu egin zaigu. Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Kortatu baserriaren bailaratxora iritsi gara eta hor jabetu gara leku txikiek daukaten xarmaz. Errekastoa mendien artean igarotzen da eta pinudiak bertako zuhaitzekin tartekatzen dira. Zaila egiten zaigu Mikelek kontatzen diguna irudikatzea: 200 metroko luzera eta 40 metroko altuerako biaduktoa! AHT Ordiziatik tunel baten bitartez bailara honetan agertuko litzateke, Kortatu eta Olalde izeneko baserrien lurrak hondatuz. Belaunaldiz belaunaldi igarotako bazterrak. Bi baserrien jabeek uko egin diote aldez aurretiko hitzarmenak sinatzeari. Hori dela eta, beste lur jabeei eskainitako dirua baino %40 gutxiago ordainduko zaielaren mehatxua jaso dute. Baina beraiek erre ke erre, AHTrik EZ! Ez dira bakarrak. Erreka honek bereizten dituen bi herrietako alkateek ere ezetz esan dute. Hori dela eta, desjabetze akten altzamendua ez da egin.

Ingurugiroaren eraginari buruzko ikerketaren arabera, kaltetuta suertatuko liratekeen 15 lizar beste toki batera eramango lituzkete. Eta biaduktoaren azpian geratuko litzatekeen errekan dauden bisoi europarrak eta karramarroei buruzko zenbaketa eta jarraipena
egitea aurreikusten da aipatu ikerketan. Hamaika txorakeria entzuteko jaioak!!

Bidetik gora jo dugu eta hondkindegi batekin egin dugu topo. Bertako harrobiaren ondorioa.
AHTak inguru honetan izango lukeen ibilbidea tentsio handiko dorreen paraleloa izango litzateke. Ikaztegieta inguruan trintxerak eta tunelak tartekatuko lirateke zati handi bat agerian utzirik. Aldaba baserritik gertu beste biadukto itzela pasatuko litzateke.

Tolosara heltzean, baserriko gazta goxoa, sagardo freskoa eta menbrilo bikaina eskeini digute txalapartaren doinuekin batera. Ondoren Beasainerako trena hartu dugu, inpagoa eginez. Besaindik Mariaratz bailarara jo gara eta hortxe makina txikitzaileak burdin hesiez babestuta ikusi ditugu. Dagoeneko obrak hasiak dira. Jendearen ibilbidea zena gaur makinen gotorleku. Mariaratz bailararen bihotzean txikizioa. Ordizia jaietan. Erraldioak eta batukada. Batukada bai AHTrik ez! ohikatu dugu guztiok batera.

Etiketa(k):