Durango triskau

Durango triskau

Abiadura Handiko Trena egitiek eragingo ebazan kaltien neurrixe sinesgaitza da proiektuen planuek eta antzeko beste obra batzuk hurbiletik ikusi ez dauenentzako.

Horregaitik planuetan oinarrituta prestautako AHTDurangon.ppt argazki aurkezpena sue lastotan baino arinago zabaldu da posta elektronikoz. Segurutik zuk be jaso dozu.

Barriro ikusi edo norbati bieldu gure badozu baina ez bazinun gorde, edo e-posta buzoie bete ez gure badotzazu internet-eko lotura honek erabili zeinkez:
Durangoko AHT Gelditu! elkarlanan weborri barrizen ipini dabena, edo zuzenien SlideShare-tik (hor pantaila osoko neurrian ikusi zeinke full botoi sakatute).

Flickr-en argazki guztizek ikusi, nahi dozune aukeratu eta handi edo txikian ikusi edo hartu zeinkez. Edo zuzenien argazki handizen aurkezpena ikusi. Fotomontaia exageratua dala pentsetan badozu konparatu hor bertan ikusten diezen Lukon hasitako obretako argazkizekin.
Panoramica obras TAV Urbina

Durangoko fotomuntai hori Gerediaga Elkarteak, iazko udazkenean argitaratu zuen Astola aldizkarian agertu zen. Bertan AHTaren aldeko eta aurkeko jarrerak aurkezten zituen erreportaia argazki hauekin jantzi zuten.

Etiketa(k):