Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak protesta ekintza egin du gaur goizean Donostiako Merkataritza ganberan

Acción Cámara comercioAHT bultzatzen duten erakundeei berriro ere proiektu txikitzaile hori geldiaraz dezaten exijitzeaz gain, protesta ekintza horren bidez abenduaren 10etik 23ra bitarte antolatu den Hamabostaldi Anti-desarrollistaren mezua gizarteari zabaldu eta datorren larunbatean Arrasaten AHTren aurka egingo den manifestaziora biltzeko dei egin du AHTren Aurkako Asanbladak .

Bestalde, datorren ostegunean AHTren aurkako 15 lagun Bilbon epaituak izango direla salatu dugu, "Euskal Y"-aren lanak gelditzea eskatzeko egindako desobedientzia zibilieko ekintza batengatik.

GAUR DONOSTIAN MERKATARITZA GANBERAN EGINDAKO PROTESTA EKINTZAREN INGURUAN ARGITARA EMANDAKO KOMUNIKATUA ERANTZITA BIDALTZEN DIZUEGU.

 

AHT ETA DESARROLLISMOA SALATZEKO PROTESTA EKINTZA DONOSTIAKO MERKATARITZA GANBERAN

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak protesta ekintza egin du gaur goizean Donostian Gipuzkoako Merkataritza Ganberakn duen egoitzan, AHT eta desarrollismo txikitzailea salatzeko. Protesta goizeko 11'30etan hasi da, AHTren kontrako aurkariak Ganberaren eraikinera igo eta "Txikizioa gelditu behingoz! Desarrollismoari stop! AHTrik EZ!" dioen pankarta handi bat eskegi dutenean. Aldi berean, beste kide batzuek Ganberako bulegoetara sartu eta esku-orriak banatu dituzte, erakunde merkantil honek AHT eta Jaizkibelgo Superportua bezalako proiektu txikitzaileen inposaketan eta, oro har, ingurugiroan nahiz gizarte arloan ondorio larriak dituzten azpiegitura lan handien auzian agertzen duen jarrera nardagarria errefusatzeko.

Protesta ekintza honen bidez, datorren larunbatean AHT GELDITU! Elkarlanak Arrasaten deitu duen manifestaziorako deialdiarekin bat egiteaz gain, ingurumen erasoen aurrean kritika soziala bultzatzeko abenduaren 10etik 23ra bitarte egiten ari den Hamabostaldi Anti- desarrollistaren mezua zabaldu nahi izan du AHTren Aurkako Asanbladak. Horregatik, gaur AHTren aurkako protesta Merkatarirza Ganberara eraman dugu, hondamendi ekologikoari amaiera eman ahal izateko eredu ekonomikoa eta soziala errotik eraldatu eta kapitalismoarekiko jarrera kritiko eta erradikala sustatu behar dugulako. Bestalde, datorren ostegunean AHTren aurkako 15 lagun Bilbon epaituak izango direla salatu nahi dugu, "Euskal Y"-aren lanak gelditzea eskatzeko egindako desobedientzia zibileko ekintza batengatik.

Lurraren defentsan borroka herrikoiak bultzatu eta gizarte eredu desarrollista zein kontsumistarekiko kontzientzia kritikoa sustatu behar dugu. Alde askotatik datoz lurraren aurkako erasoak eta ingurumenari egiten zaion kaltea ez du gaur egun inork zalantzan jartzen (ezta eskuin muturrekoenek ere); baina eragin kaltegarri hauek ekoizpen eta kontsumo eredu kapitalistaren ondorio direla inork gutxik aitortu nahi du behar den indarrez. Egoera hontaraino bultzatu gaituzten botere politiko eta ekonomikoek, Estatuek eta enpresa handi eta transnazionalek, beraien iharduerak "eko", "bio" eta "berdez" mozorrotu dituzte, "jasangarritasunaren" iruzurra txoko eta iharduera guztietara hedatuz. Gure iritiz, ordea, eztabaidaezin jotzen den helmuga --hazkunde ekonomikoa, estatu sozialistek ere mitotzat izan dutena-- kolokan jartzen ez dugun bitartean, arazoa larriagotzen joango da. Hala ere, irtenbidea gertutasunean oinarrituriko jendarte molde autonomoagoen bitartez lor dezakegulakoan gaude, Estatu eta merkantziatik at harreman berriak eta eraldatzaileak sortuz.

AHTren aurkako 15 lagune epaituko dituzte osteguean Bilbon:

Datorren ostegunean Bilbon AHTren aurkako 15 lagun epaituko dituztela salatzen dugu. Lagun hauek joan den apirilaren 26an ADIF erakundearen bulegoak --Espainiako gobernuaren trenbide azpiegituren kudeatzailea da hori-- okupatu zituzten Bilboko Abandoko tren geltokian, "Euskal Y"-aren lanak geldiaraztea eskatzeko. Horrenbestez, datorren ostegunean goizeko 9etatik aurrera Bilboko Abandon ADIFen aurrean kontzentratzioa bat egingo da, desobedientzia eta erresistentzia zibila borrokarako bide gisa sostengatzeko eta AHT geldiaraz dezaten exijitzeko.

Larunbatean Arrasaten egingo den manifestaziora biltzeko deia:

Bukatzeko, datorren larunbatean AHT GELDITU! Elkarlanak Arrasaten deitu duen manifestaziora ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten du AHTren Aurkako Asanbladak. Arratsaldeko 5etan udaletxeko plazatik abiatuko da manifestazio hori, "AHT GELDITU! INPOSAKETARIKEZ!" lemapean.Ibaeta, Donostia. Komertzio Ganbara

Etiketa(k):