ADIFeko erakusketara igonda gezurrak salatzen

ADIF erakusketaren gezurrak salatuz
Gaur goizeko 8etan pertsona bi ADIFek Bilbon Abandoko geltokian daukan AHTren inguruko erakusketara igo dira bertako propaganda faltsua salatzeko. "ADIF hipokritak AHT STOP" zioen pankartza zeramatzaten eta beraien artean lotuta zeuden. Bitartean beste pertsona batzu jendeari AHTren aurkako salaketarekin eskuorria banatzen zioten.

Ordu erdira ertzaina heldu da, eskuorriak banatzen zituzten 5 lagun identifikatu ditu, bonberoek markesinara igota zeuden AHTren aurkari biak soltatu eta jeitsi dituzte, eta poliziak atxilotuta eraman ditu.

Artsaldeko 8ak baino lehentzoago auzetigitik pasa ondoren aske utzi dituzte.

Elkartasuna adierazte bertaratu zaitezte. Plaza biribiletik hurbil, Buenos Aires kalean dagoen auzitegiaren aurrera (edo atzera).

ADIFerakusketaSeguridadTecnologia

AHT: Sustapen ministerioa berriro gezurretan

ADIF erakunde estatala da Bilbo eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko Trena egiteko ardura duena; baita horiek egiteko desjabetzak egiten dituena ere. Azpiegitura honek sortuko dituen kalte ekologiko eta sozialak estaltzeko informazio gune bana jarri du ADIF-ek Bilboko, Donostiko eta Gasteizko tren geltokietan. Honela AHT-ren inguruko propaganda faltsua zabaltzen du. Esaterako, bere eskuorrietan ADIF-ek esaten du AHT-ak eguneroko 1100 kamioi kenduko dituela errepidetik, trafikoa arinduz. Hori egia izanda ere, kontuan hartu behar da egunean 50 000 kamioi dabiltzala EAE-ko errepideetan eta murrizketa soilik %2koa izango litzatekeela. Gainera AHT-a trafikoaren benetako alternatiba balitz, zergatik ari dira Supersur bezalako autopistak eraikitzen eta Bizkairako bakarrik beste sei autopista proiektatzen?
ADIFen propaganda negargarria da erabat. Lotsarik gabe erakusten dituzte AHTaren obren argazki apokaliptikoak “Garapena”, Teknologia” eta “Ingurumena” goiburutzat hartuta.
Bihar Magdalena Alvarezek fomentoko ministroak, Lukoko obrak bisitatuko ditu AHT-aren lehenengo tunela amaitu dutela ospatzeko (bi urteetako lanen ondoren). Normaltasun osoa irudikatu nahian dator ministroa, aurkakotasun gero eta handiagoa eklipsatzeko nasmoz. Noiz arte jarraituko dute aurrera makroazpiegitura elitista hauek?AHTren aurkako Asanblada Logo

A HTren aurkako Asanblada

ADIF erakusketaren gezurrak salatuz
Banatutako eskuorria:
AHT: Sustapen ministerioa berriro gezurretan

ADIF erakunde estatala da Bilbo eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko Trena egiteko ardura duena; baita horiek egiteko desjabetzak egiten dituena ere. Azpiegitura honek sortuko dituen kalte ekologiko eta sozialak estaltzeko informazio gune bana jarri du ADIF-ek Bilboko, Donostiko eta Gasteizko tren geltokietan. Honela AHT-ren inguruko propaganda faltsua zabaltzen du. Esaterako, bere eskuorrietan ADIF-ek esaten du AHT-ak eguneroko 1100 kamioi kenduko dituela errepidetik, trafikoa arinduz. Hori egia izanda ere, kontuan hartu behar da egunean 50 000 kamioi dabiltzala EAE-ko errepideetan eta murrizketa soilik %2koa izango litzatekeela. Gainera AHT-a trafikoaren benetako alternatiba balitz, zergatik ari dira Supersur bezalako autopistak eraikitzen eta Bizkairako bakarrik beste sei autopista proiektatzen?
Bihar Magdalena Álvarezek fomentoko ministroak, Lukoko obrak bisitatuko ditu AHT-aren lehenengo tunela amaitu dutela ospatzeko (bi urteetako lanen ondoren). Noiz arte jarraituko du makroazpiegitura elitistak egiten??


AHTren aurkako Asanblada

--

Abiadura Handiko Trena gelditzeko asmotan hurrengo ekimenetara joateko deialdia egiten dugu:

Bihar ostirala 17, goizeko 11etan, Urbinako Plaza Nagusian Kontzentrazioa
Desarrolistek Lukoko tunela zabaldu nahi dute. AHTrik ez!

Sapatuan, urriak 18, arratsaldeko 7etan, Durango-ko San Faustoko jaietan manifestazioa, Santa Ana-tik.
Guztion artean, AHTrik EZ!!

Hurrengo igandean, urriaren 26a, goizeko 12etan, Abadiñon obretara martxa, Txanporta Plazatik.
Herriaren borrokaz AHT gelditu!

 

Etiketa(k):