Berria

Bizkaiko Aldundiaren auto bati eraso egin diote, Zornotzan

AHTaren aurkako pintaketa bat egin diote eta hiru gurpil zulatu.

Berria.info   2010-11-05

Etiqueta(s):

«AHTak ekar dezakeen arriskua gizarteratzen saiatu gara»

Ibaietako urak berdez tindatuz lortu duen oihartzunarekin «oso pozik» dago M!M mugimendua.

Berria. Mikel Rodriguez.

Hego Euskal Herriko hemezortzi ibairen urak berde argi kolorearekin heldu zirela eta, batek baino gehiagok ikara galanta jaso zuen herenegun. M!M Mugitu! AHTaren aurkako mugimenduak tindatu zituen ibaiak, gogoeta bultzatzeko asmoz. «Bere herriko erreka guztiz pozoituta zegoela pentsatzean, jendearengan erreka eta ura baloratzeko sentipena jabetu zen. Horren ostean, ekintza zergatik egin den jakinda, uste dugu AHTak urari ekar diezaiokeen arriskuaren ideia gizarteratzen lagundu dugula». M!Mrentzat, arrisku hori «zoritxarrez erreala» da.

Etiqueta(s):

Zazpi urteko inhabilitazio zigorra Aramaioko alkateari, AHTari buruzko galdeketa egiteagatik

Arabako Auzitegiak desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzi dizkio Asier Agirre ezker abertzaleko kideari. Honek helegitea jarri du. Herritarren %97 abiadura handiko trenaren aurka agertu ziren.

Etiqueta(s):

Langile bat elektrokutatuta hil da AHTko obretan

Hondeatzeko makinaren palarekin goi tentsioko kable batzuk jo ditu Duranan (Araba). 'Euskal Y'-a eraikitzeko lanetan hiltzen den bigarren langilea da.

Etiqueta(s):

Andoain eta Hernani arteko AHTa egiteko lanak eskaini dituzte

Antzuola eta Ezkio-Itsaso artekoa ere eskaini dute, eta 352,8 milioi euro gorde dituzte haiek egiteko

Etiqueta(s):

AHTak eskualdeko laborantza suntsituko duela diote laborariek

AHTaren aurka dauden laborarien izenpetzeak biltzea proposatu die Paueko Laborantza Ganberak

Etiqueta(s):

AHTak eskualdeko laborantza suntsituko duela diote laborariek

AHTaren aurka dauden laborarien izenpetzeak biltzea proposatu die Paueko Laborantza Ganberak

Berria. Aitor Renteria. Urruña

Etiqueta(s):

Bertatik bertara salatu nahi du «txikizioa» AHTaren aurkako kanpaldiak

Uztailaren 26an hasiko da, Antzuolan; protesta ekitaldi nagusia Bergaran egingo da, tren lasterraren obretan

Etiqueta(s):
Distribuir contenido