[1]4 lagunek 6 eguneko etxe barruko arrestatzea eta Zizurko udalari 2.600 euroko ordainketa egitera zigortuta izan dira. Etxe arrestatze hori Abenduaren 26ko 00:00tik 2013ko Urtarrilaren 1eko 00.00tara Zabaldi Elkartasun Etxean (Nabarreria 25 baxua) burutuko da. AHTren aurkako oposizioari dei egiten zaio zigortutako lagunei elkartasuna adieraztera [2] eta egun horietan burutuko diren aktibitateetan [1] esku hartzera.
Epaiketa salatzeko, 2011ko apirilaren 18 eta 19an Euskal Herriko errepideetan pintaketa egunak [3] izan ziren Mugitu! Mugimendutik deituak (ikus argazki galeria [4]) eta Nik ere egin nuen autoinkulpazio kanpainan [5] auzipetuekin elkartasuna adierazten zuten 352 autoinkulpazio [6] erregistratu ziren Iruñeko Guardiako Auzitegian. 

