AHTren aurkako akanpada 06

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak urtetik urtera antolatzen duen akanpada uztailaren 21etik 30era egingo da Urbinan (Gasteiz eta Legutio artean dago Arabako herrixka hori). “Euskal Y”-aren obren hastapenari oposizioa egin nahi dio ekimen honek, eta ingurugiroan nahiz gizarte arloan kalte larriak eragingo lituzkeen proiektu txikitzaile horren inposizioaren kontrako borrokari autoorganizazioaren bidez bultzada bat eman. Hori dela eta, akanpadan parte hartzeko dei egiten diogu jende guztiari, AHTren oposizioan Urbinako herritarrekin bat egiteko eta AHTren aurkako mugimendua kapitalismoarekiko jarrera kritiko eta erradikal baten ildotik hedatzen segitzeko. Irratirako Kuña / Cuña de radioIrrati Kuña

Helburu hori aurrean, akanpadaren 10 egunetan zehar hainbat ekintza egingo dira: eztabaidak, tailerrak, ekintza informatiboak eta protestak, antzerki zein musika emanaldiak, mendi ibilaldiak... Topagune asanblearioa eta komunikatiboa izan nahi du akanpadak, egungo gizarte eredu suntsitzaile eta esplotatzailea zalantzan jarriko duena. Bestalde, behar-beharrezkoa iruditzen zaigu aurtengo akanpadan obren hastapenari aurre egiteko AHTren aurkako oposizioak abian jarriko dituen ekimen eta borrokabide berriei buruz denon artean eztabaidatzea. Batetik, indarren konfrontazioari begira mobilizazioak erradikalizatzeko. Eta, bestetik, ideien arloko borrokari dagokionean, oposizio hau kontzientzia kritikoa sortzeko eta egungo gizarte eta ekonomia eredua, bizimodua, produkzio eta kontsumo erak, naturarekiko harremanen galera eta herritarrek erabakietan berdintasunean parte hartzea eragozten duen sistema politiko bidegabea eztabaidagai jartzeko baliagarria izan dadin nahi dugulako.

Hain zuzen, Urbinan, herri-batzarrak deituta herri galdeketa egingo dute datorren uztailaren 16an, AHTren inguruan biztanleen artean dagoen desadostasun irmoa adierazteko. Salatzen dutenez, AHTren egitasmoa era guztiz inposatzailean eta erabateko informazio-ezarekin ezarri egin diete; eta horrez gain, Eibar-Gasteiz autopistarekin batera AHTak ingurumenean eragingo lukeen erasoa beldurgarria da, lurra erabateko hondamenera eramanik. Akanpadarekin elkartasun beroena helarazi nahi diegu.

Agintari desarrollistentzat, ordea, azpiegiturak negozio ikaragarria dira. Eta AHT inposatzeko apustu gogorra egin dute, ekonomia global kapitalistaren joko-taulan lehen klaseko postuetan lehiatzeko. Gauzak horrela, demagogia hutsa egiten dute gero, “iraunkortasuna”ren kontuarekin, era guztietako desmasiak zuritzeko. Hala ere, AHTren aurkako oposizio soziala emeki-emeki zabaltzen ari dela erakusi du joan den ekainean Donostian egindako manifestazio jendetsuak.
Hori denagatik, Urbinako Akanpadara biltzeko dei egiten dugu, proiektu txikitzaile hori gelditu eta desarrollismoaren eragin suntsitzaileak atzean uztea ahalbidetuko duen gizarte-bizitza orekatu eta aske bat sortzearen alde. Borroka hau autoorganizazioaren eta koordinaketaren bitartez gero eta gehiago zabaldu behar dugu!

Zuen parte-hartzea espero dugu beraz, eta baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.

EGITARAUA

Ostirala 21 Viernes:

  • 19'30etan: Charla “De Lemoiz al TAV pasando por Leitzaran” (Javier Rodriguez y Juantxo Estebaranz).
  • 23etan: antolakuntza batzarra / asamblea

Larunbata 22 Sábado:

  • 10etan: Ibilaldia AHTren proiektuak Urbinan eta Arrazua-Ubarrundian kalteturiko inguruetara (3'30 ordu) / Marcha a las zonas afectadas por el proyecto del TAV en Urbina y Arrazua-Ubarrundia (3'30 horas. 13'30etan: Sagardo probaketa Urbinako plazan.
  • 17etan: Taller sobre modelos de lucha contra proyectos desarrollistas en Euskal Herria: “De Lemoiz al TAV pasando por Leitzaran” (Javier Rodriguez y Juantxo Estebaranz).
  • 19'30etan: Charla-debate sobre “Contrainformacion y luchas sociales” (Cataluynako Directa astekaria, Hala Bedi irratia, Ekintza Zuzena aldizkaria).
  • 23etan: Kontzertua. “Pateando Porkeria” eta “Al infierno en Goitibera”.

Igandea 23 Domingo:

  • 10'30etan: Nekazaritza tailerra (“Akuilu” taldearen eskutik) / Taller de agricultura.
  • 10'30etan: Serigrafia tailerra (banderolak egiteko). 15'30etan: Ogi tailerra (Aranguren baserrian, Arrasate) / Taller de confección de pan.
  • 17etan: Taldeka informazio ekintzak / Acciones informativas por grupos:
  • Bizikleta Martxa Gasteizen
  • Legution, Lukun, Landan... (zehazteko)
  • 23etan: “La mexicana clandestina” musika taldea.

Astelehena 24 Lunes:

  • 10'30etan: Proyección del Video “La Pesta: una escuela que nunca fue escuela” (Ecuador) y presentación del Taller de Educación creadora.
  • 10'30etan: “Eskalada” tailerra (zintzilikako protesta-ekintzen teknika) / Taller de “escalada” (técnica de acciones al aire libre).
  • 17etan: AHTren aurkako borroka: aurrera begirako ekimenei buruzko eztabaida / La lucha contra el TAV: debate sobre las próximas iniciativas.
  • 20etan: VAL SUSA NO TAV. Bideo emanaldia / Proyección de video.
  • 23etan: Antzerkia / Teatro. Interruptus taldea, Antzeslana: “INTERRUP-TOUR”.

Asterartea 25 Martes:

  • 9'30etan: egun osoko Mendi Martxa: Proiektu txikitzaileak gelditu! / Marcha montañera: ¡Stop a las grandes infraestructuras! (Zarimutz-Mazmela-Aramaio-Garaia-Arrasate). Amaieran: 18''30etan kontzentrazioa Garaian eta 7etan kalejira Arbolapetan..
  • 10'30etan: Taller de educación creadora. 17'00etan: Charla-taller sobre “Amor y sexo antidesarrollista” (Cristina Leralta).
  • 23etan: “Mugaldekoak” (poema, poema musikatu eta kantuak)

Asteazkena 26 Miercoles:

  • 10'30etan: Ekintza zuzena tailerra eta eztabaida/ Debate-Taller de acción directa (Solidarias con Itoitz).
  • 10'30etan: Taller de educación creadora. 17etan: Mobilizazio baten prestaketa tailerra.
  • 19'30etan: Charla sobre “Sistema energético y alternativas” (Alfonso Ribote de la Coordinadora contra Garoña e Iñaki Urrestarazu del Colectivo Abra).
  • 23etan: batzarra / asamblea.

Osteguna 27 Jueves:

  • 10'30etan: Taller de educación creadora.
  • 15'30etan: OGI tailerra (Arrasateko Aranguren baserrian) / Taller de pan.
  • 17'30etan: Charla sobre “La situacion de las mujeres presas en la cárcel de Nanclares” (Salhaketa).
  • 19'30etan: Charla sobre “Marxismo y desarrollismo” (Justo de la Cueva). 23etan: Zinema .

Ostirala 28 Viernes:

  • 10etan: Sendabelar tailerra / Taller de plantas medicinales (Urtzi Mendizabal).
  • 10etan: Taller de “Acción directa desde lo colectivo (refuerzo de grupo, organización de las acciones desde lo emocional...”.
  • 17etan: Taller de educación creadora. 17etan: AHTren aurkako borroka: eztabaida / La lucha contra el TAV: debate.
  • 19'30etan: “Trayectoria y perspectivas de la crítica anti-industrial” . Presentación del último boletin de los “Amigos de Ludd” y su autocrítica y la nueva revista “Resquicios”.
  • 23etan: “Euzkal Pastela” parodia. “Del dicho al hecho” (músika eta poesia), “Eróticos enmascarados” eta “Bolando boys”

Larunbata 29 Sabado:

  • 10etan: Mendi martxa Urbinatik Gorbeia inguruko baso eta Mairulegorretako Kobara / Marcha montañera desde Urbina a los bosques del Gorbea y la cueva de Mairulegorreta.
  • 10'30etan: Taller de educación creadora. 17etan: Bideoa: “A tornallom”.
  • 19'30etan: Charla sobre “Experiencias e ideas colectivas para hacer frente a la represión” (gente de la Plataforma de Apoyo a detenidos/as el 12-O 1999 en Barcelona).
  • 23etan: Kontzertua “Atraku”, Karkaba” eta beste talde bat. Festa.

Igandea 30 Domingo:

  • 11etan: Bainua Albinako urtegian... / Baño en el pantano de Albina....
  • 17etan: Balorazio asanblada eta desmuntaketa / Asamblea de valoracion y desmontaje

TOPAGUNE AUTOORGANIZATUA: AHTren aurkako akanpada topagune asanblearioa eta autogestionatua da. Bertan biltzen garen lagun guztien artean txandakatzen dira mantenimendu lanak (otorduak, gariketak...)

EZ DA JARRERA SEXISTARIK ONARTUKO / NO SE ACEPTAN ACTITUDES SEXISTAS.

HEZKUNTZA TAILERRA: Asteartetik larunbata bitarte haurrei zein helduei begirako hezkuntza sortzaile tailer bat egingo da.

OGI TAILERRA: Igandean eta ostegunean egingo da Arrasateko Aranguren baserrian (Musakola auzoa)

ERASKUSKETA / EXPOSICION: KONTROL SOZIALA

JOGURRAK EGITEKO TAILERA (akanpadan zehar)

AKANPADALEKUA: Urbina Gasteiztik 12 kilometrotara dago, Legutioko bidean

URBINARA JOATEKO AUTOBUSAK

“CONTINENTAL AUTO”: Gasteiz-Urbina-Durango: astelehenetik ostiralera lanegunak ( 7-9'30-12'30-13'30-15'30-18'15-20'30 / larunbata eta jaiegunak 8-12'30-16'30-20. Durango-Urbina-Gasteiz: astelehenetik ostiralera lanegunak 7'10-8'15-10'45-13'45-15-17'15-21'30 / larunbata eta jaiegunak 9'15-15-18'15-21'30.

“LA UNIÓN”: astelehenetik ostiralera lanegunak (lunes a viernes laborables) Gasteiz-Urbina: 9–10'30–16'15. Bilbo-Urbina: 9'15–16'00. Urbina-Gasteiz: 10'10-17'20. Urbina-Bilbo: 9'20-10'40-16'25.

“PESA”: geldiunea Landa auzoan akanpadatk 3 km.tara: Donostia-Arrasate-Gasteiz: astelehenetik larunbatera lanegunak 8'15-17'30 / igande eta jaiegunak: 17'30. Gasteiz-Arrasate-Donostia: astelehenetik larunbatera lanegunak: 7'30-12'30-18´30 / igande eta jaiegunak: 9-18'30.

BIZIKLETAN BAZATOZ:Bidegorria dago Gasteiztik

INFORMAZIO GEHIAGO EDOTA PROPOSAMENAK EGITEKO:
Apdo 9 Postakutxa. 48200-Durango
@mail: ahtez@sindominio.net

AHTren AURKAKO ASANBLADA
(TLFNOA: 695715510)