Frantziak ez ditu AHTaren linea berri batzuk eraikiko, dirua aurrezteko
Egungo proiektuek 260.000 milioi euroko balioa dute. "Azken urteetan hamaika egitasmo proposatu dira batere finantzaziorik eduki gabe", adierazi du Aurrekontu ministroak.
Berria.info 2012-07-11
Frantziako Gobernuak aurreikusita zituen AHTaren linea berri batzuk eraikitzeari uko egin dio, estatuaren aurrekontua orekatzeko asmoz. Hala jakinarazi du gaur Jerome Cahuzac Aurrekontu ministroak (PS) France 2 telebista katean. Oraingoz, ez du zehaztu zein linea geratuko diren egin gabe.
"Azken urteetan hamaika proiektu proposatu dira batere finantzaziorik eduki gabe", adierazi du Cahuzacek. Horren errudun aurreko gobernua (UMP) jo du, eta salatu du haren "hantustekeriaren" ondorio izan direla proiektuok. Hala, arrazoia eman dio Frantziako Kontu Auzitegiari; izan ere, hainbat egitasmo gauzatzearen beharra eta bereziki AHTa luzatzearen beharra zalantzan jarri baititu, berriki.
Gobernuak 260.000 milioi euroko proiektuak egokitu nahi ditu, eta kontuen ikuskapena agindu du horretarako. "Orain arte lehentasunezko jo ditugun hainbat aukera baztertu eta bestelako beharrak ase beharko ditugu. Bigarren mailako trenbide sareari eustea derrigorrezkoa da, jende andanak erabiltzen duelako".
Ipar Euskal Herriko abiadura handiko trenaren proiektua geldirik dago aspaldian, gobernua eta udalak ez baitira ibilbide eta finantzazioarekin ados jartzen.
- Añadir nuevo comentario
- 779 lecturas
Versión para impresión
Send by email

Comentarios recientes
hace 31 semanas 6 días
hace 31 semanas 6 días
hace 39 semanas 15 horas
hace 49 semanas 4 días
hace 50 semanas 2 días
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 10 semanas
hace 1 año 15 semanas