AHT berriaren aurkako militanteek elkarretaratzea egin dute Basusarrin
Kazeta.info: 2011-03-17
AHT berriaren aurkako militanteek protesta burutu dute gaur goizean Basusarrin. Abiadura Handiko Trena berriaren proiektua errefusatzen duten elkarteetako 60 bat kide Basusarriko lur eremu batean elkartu dira azpiegitura egiteko bidean RFFrendako enpresa batek "bozkak pasa ondoren han zundaketa berriak eginen dituela agerian uzteko". Kontseilu Orokorrekoa den lur eremu baten ondoan egin dute ekimena, igandeko hauteskundeei begira.
AHTren aurkako ekintza berri izan da gaur goizean Basusarrin. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarena den lur eremu baten ondoan elkarretaratzea egin dute. Orotara 60 bat pertsona elkartu dira bertan, "bozkak pasa ondoren han zundaketa berriak eginen dituztela agerian uzteko", Bidasoa-Urdazubi elkarteko kide eta CADEko partaide den Pantxoa Tellierrek azaldu digunez.
Berez inguru horretan AHT egiteko bidean lur zundaketak eginak dituzte aitzinetik eta Kantonamenduetako Hauteskundeak pasa eta berehala berriz ere arterketa horiek abiatuko dituztela ziur da AHTren aurkako militantea.
Ekintza horrekin, hiritarrak oharrarazi nahi izan dituzte azpiegitura egiteko desmartxak "ez direlako geldituak". Lur zundaketen aurkako «ekintza prebentibo« honekin beste mezua igorri nahi izan dute: erakundeeek, eta bereziki Kontseilu Orokorrak, ez duela dirurik eman behar Bordele-Tours ibilbidea diruztatzeko aldarrikatuz.
- Añadir nuevo comentario
- 2641 lecturas
Versión para impresión
Send by email

Comentarios recientes
hace 28 semanas 2 días
hace 28 semanas 2 días
hace 35 semanas 3 días
hace 46 semanas 16 horas
hace 46 semanas 5 días
hace 50 semanas 1 día
hace 50 semanas 3 días
hace 1 año 4 semanas
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 11 semanas