AHTren aurkariek expropiatzera zihoazten lurra bertatik defendatu dugu
Gaur goizean, Itsasondon AHTren aurkako hamarnaka lagunek lur batzuk hartu ditugu -Legorretarekin muga egiten duen basoa-, Espainiako Gobernuko ordezkariek gaur egin nahi zuten lur horien behin-betiko desjabetza eragozteko. Expropiatzaileak lur horietara inguratu dira baina ez dira barrura sartu lurra markatu eta desjabetu beharreko lurrak planuarekin bat datozela jabearekin ikuskatzeko.
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, 50 lagun baino gehiagok elkarretaratzea egin dute Berostegi
auzoan, lurretara sartzeko bidearen ondoa, "AHTrik EZ, Ministerio de Fomento vaya Jeta de Cemento, Espropiaketa Lapurreta da, Y griega vasca todo por la pasta", eta antzeko leloak ohiukatuz.
Espropiatzaileak lurretara sartu direnean barruan zeudenek lur horietatik AHTren aurkako eta espropiatzaileei handik alde egiteko oihuak bota dituzte, eta hori ikusita espropiatzaile-lapurrek Ertzaintzaren laguntzarenkin bueltatu dira. Azkenean atzera egin dute lurretara sartu gabe.
Hala ere, ez dute gaur Itsasondotik esku hutsik joan nahi izan, eta halamoduz akta altxatu dute. LAPURRETA GALANTA! Bertan zen lurjabeak, ordea, ez du hori onartu eta uko egin dio akta sinatzeari, irregularitate ugari ikusi dituelako. Hasteko, lurjabeak dio berari bidali dizkioten planoak eta gaur erakutsi dizkiotenak ez zirela berdinak. Bestetik, lurra markatu gabe altxatu dute akta. Horregatik guztiagatik, lurjabea errekurtsoa jartzea aztertzen ari da, irregularitateak argudiatuta, gaurko akta altxatzea bertan behera gelditu dadin.
Izan ere baserriko bizimodua desegiteko sortua dagoen Franco-ren garaiko legea bera ere ez dute bete oraingo honetan:
"Ley de 16 de diciembre de 1954, de Expropiación Forzosa.
Beste desjabetzetan ere irregulartasunak lotsa gabe egin dituzte, beraiek tramite hutsa bezala ikusten dute eta. Adibidez lurretan egin barik udaletxetan egin ohi dute, eta askenaldian AHTren aurkako oposaketa dela eta Gobernu Ordezkaritzan, eta Alkateak sinatzen ez badu Gobernu Ordezkariak suplantatzen du. Espropiaketa lapurreta dela argi geratu dadin, lehendik ere ez bazegoen.
Gaur ere garbi utzi digute denaren eta denen gainetik obrekin jarraitu nahi dutela, edonola bada ere. AHTren sustatzaileek lehen bailehen egin nahi dute lur horien desjabetza; hain justu, interes berezia dute lur hauetan, ahalik eta azkarren hasi nahi dutelako bertan tuneleko irteera egiten, obrak Ordiziako Mariaratzetik Itsasondora zabaltzeko. Egoera larria da benetan. Ordiziako Mariaratzen AHTren lanak hasi zirenetik triskantza egin dute. Paraje ederra izandakoak zabortegia dirudi, tuneleko aho beltz izugarriarekin. Ordizia eta Itsasondo arteko 2,8 km-ko tunel hori egiteko 400.000 m3 lur ateratzea pentsatzen dute eta horrekin lotuta, Goierrin bertan 5 harrobi ireki nahi dituzte.
Gogoratu behar da, lurjabeen eta kaltetutako udalen eskaerari kasurik egin gabe, Espainiako Sustapen Ministerioko arduradunek udan, uztailaren 9an, AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi izan zutela. Hala ere, ez zen posible izan, deituta zeuden lurjabe batzuk eta Legorretako eta Itsasondoko udaletako ordezkariak bertara azaldu ez zirelako. Espainiako Sustapen Ministerioak irailaren 11rako egin zuen Akten Altxamendurako bigarren deialdia, baina orduan ere bertan behera gelditu zen,oraingoan herri mobilizazioaren ondorioz, AHTren aurkari ugari elkartu baizen egun horretan proiektuaren kontrako desadostasuna agertzera. Hainbat lagun lehenik Legorretako udaletxe barruan lotu ziren eta ondoren Itsasondoko udaletxeko sarrerako eskaileretan gauza bera egin zuten, expropiatzaileei udaletxean sartzea oztopatuz. Sinatze-ekitaldia berriz ere egin gabe gelditu zen. Itsasondoarrek nahi ez duten proiektu bati frenoa jartzea lortu genuen egun horretan.
Itsasondon 2006.urtean Udalak deitutako herri-galdeketan itsasondoarren gehiengoak argi esan zuelako egitasmoaren aurka daudela. Itsasondoko Udalak behin eta berriz jakinarazi dio Espainiako Sustapen Ministerioari eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzari, Udalak azpiegitura honen aurka egoteko arrazoi asko izateaz gain desjabetzak aurrera eramateko erabili duten prozesua ez dela garbia izan.
Gaur ere Itsasondon, beste behin ez dute garbi jokatu; azkar, gaizki eta halamoduz akta altxatuz.
Guk gure aldetik, AHT gelditzen jarraituko du, indarrak bilduz.
Denon artean geldituko dugu! AHT-RIK EZ!
- Añadir nuevo comentario
- 8297 lecturas
Versión para impresión
Send by email

Comentarios recientes
hace 31 semanas 6 días
hace 31 semanas 6 días
hace 39 semanas 13 horas
hace 49 semanas 4 días
hace 50 semanas 2 días
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 10 semanas
hace 1 año 15 semanas