AHTren inguruan hainbat herritan egindako kontsulten emaitzak kontuan hartu ez direla salatu dute

BERRIA. X. H. Donostia

«Ibarretxe jauna, zergatik ez dituzu kontuan hartzen AHTri buruz hainbat herritan eginiko kontsulten emaitzak?». AHTren aurkako taldeak «kontraesanak» ikusten ditu Ibarretxeren diskurtsoan, eta parte-hartzeari buruzko ikastaroa aprobetxatu zuen bertatik bertara jakinarazteko. Entzuleen artean haietariko lau lagun sartu, eta kontsultetan bildutako emaitzak erakutsi zizkioten. Lehendakariak ez zuen hitzik erran AHTri buruz, eta berekin hitz egin nahi badute Internet erabiltzeko aholkatu zien. Banan-banan, hitza hartu ahala aterarazi zituzten, Ibarretxeren erantzuna jaso gabe. Kanpoan, berriz, 15 bat lagunek eserialdia egin zuten, eta Ibarretxeren parodia eskaini. Barnean jazotakoa irudikatu zuten: Ibarretxeren pertsonaiak kontsulta goraipatu zuen, eta bertzeek agerian utzi zuten Anoeta, Elorrio eta Uztaritze bezalako herrietan AHTak jasotako ezetza ez duela kontuan hartu.

Etiqueta(s):

1 comentario for 'AHTren inguruan hainbat herritan egindako kontsulten emaitzak kontuan hartu ez direla salatu dute'

1. Miramar-eko protesta