Ibarretxe-ren aurrean AHTren aurkako protesta eta parodia.


Datorren astelehenean, irailaren 8an, goizeko 12etan Donostian, AHTren eta proiektu txikitzaile ororen aurkariek protesta-kontzentrazioa eta kale antzerkia egingo dituzte Ibarretxeren aurrean, lehendakariak Donostiako Udako Ikastaroetan "Demokrazia Partehartzailea"ri buruz iragarri duen agerraldia dela eta. Protesta eta kale antzerki honen bidez Eusko Jaurlaritzari AHTren egitasmoa geldiaraz dezan berriro exijitu eta "Euskal Y"-a bezalako proiektu desarrollistak inolako informazio, eztabaida eta erabaki prozesu partehartzailerik gabe ezartzen dituen azpiegitura-lan erraldoien politika instituzionala salatuko ditugu. Hori dela eta, "Herri kontsulta eta AHT: Ibarretxeren burutazioak" izenburuarekin egingo da parodia. Hortaz, AHTren kontrako iritzia duten pertsona eta talde guztiei kontzentraziora biltzeko dei egiten diegu, eguerdiko 12etan Miramar Jauregiaren azpian dagoen Ondarretako pasealekuan.

AHTren ETA PROIEKTU TXIKITZAILE OROREN AURKARIEK

Etiqueta(s):

1 comentario for 'Ibarretxe-ren aurrean AHTren aurkako protesta eta parodia.'

1. Erabakitze eskubidearen inguruko Adar jotzearen aurrean Sentada,

"Mintzaldi" honen aurretik protesta ekintzak egin dira Ibarretxek hitzegin duen Ikastaroan bertan: Erabakitze eskubidearen inguruko Adar jotzearen aurrean Sentada, Pankartak eta Galderak