AHTren aurkako akanpadatik: igandea 27ko kronika!!

Gaur mendi martxan abiatu gara hamarnaka lagun Mariaratz bailarara. Hemen AHTren lanak hasi dira. Menditik jeitsi gara lanen eremura eta hantxe hertzainarekin egin dugu topo. Uniformeak jantzita eta peloteroak eskutan lanak egiten ari diren makinak gordetzen ari ziren. Basora eta mendira joateko bide publikoa zena hondeamakinen gotorlekua bilakatu dute polizien armetaz baliatuz. Lanen ingurua burnizko hesiek inguratuta dago.

Ederki ikusten da tunelaren hasieran nondik joko lukeen. Harainoko bidea eta beste lur eremu zabal bat gorago basamortu bilakatu dituzte. Hortik aterako litzatekeen tunela Itsasondo eta Legorreta artean dauden Kortatu eta Olalde baserrien lurretara iritsiko litzateke. Hemen, 40 metroko altuera eta 200 metroko luzerako biaduktoa eraikiko lukete. Aipatu bi baserrien jabeek uko egin diote euren lurren truke dirutza hartzeari eta ukazio honen ondorioz indarrez desjabetuko dizkiete lurrak. Bi udaletxe hauen alkateek uko egin diete udaletxeetan akten altxamendua egiteari eta hau dela eta deskabetzak atzeratzen ari dira.

Mariaratz bailaratik gora jarraitu dugu inguruaren edertasunarekin gozatzeko. Basoa oso trinkoa da eta sastraka eta zuhaitzen aniztasuna azpimarratzekoa. Zuhaitz asko botata daude erreka zehar oraindik bizirik, eta organismo mota guztien sorlekua dira, urte batzuen buruan ohiana hedatuz. Goiko aldean ur gardeneko putzuak ezagutu ditugu. Bertako karramarroa bizirik mantentzen da putzuetan.

Ibaiatik jeitsi gara eta lanen eremura hurbildu gara berriro. Paradisutik infernura. Hamabi lagun atzean geratu gara eta ilara batean jarraitu dugu Beasainerako bidea. Halako batean gorriz jantzitako pertsonai arraroak gure atzetik ikusi ditugu. Zipaioak. Geldi! Zuetako nork oihukatu du Faxistak! Aitzaki horrekin identifikatu eta erretenitu gaituzte. Azkenean alde egin dute eta Lazkaorako bidea jarraitu dugu.

San Gregorio baseliza-ikuilura iritsi garenean lehen Mariarats errekaren inguruan ikusten ziren baratzen ordez jendarte eredu desorekatu honek sortutako zanpaketa agertzen da gure begiak iluntzen. Derrigorrezko desjabetzaren prozedura bukatu gabe, tunelak egiteko Mariarats errekaren gainetik makinak pasatzeko jabeei diruz edo faborez lortutako lurretan, duela hiruzpalau astetan hasi ziren Lurrak bizitzerako miloika urteetan emandako prozesoaren oreka bortzatzen. Handik Errauski Zahar baserrira joan gara, eta baimenik gabe eraintsitako antena kutsagarrien azpitik begirada aztertzailea sortu zaigu. Beasainera errepidetik 400 metro beherago pausa txiki bat egin dugu. AHTren eraikuntzarako proiektuan, 500.000m3koen zelaia, miloika urteetan sortutako oreka geologiko, hidrologiko eta ekologiko suntziketaz naturari lapurtutako lurrak, bizidunak eta besteak hondakindegi bihurtuta. Gosez eta egarriz Beasainetik Lazkaora arin-arin jaitsi gara.  Herri bazkari goxoa gure zain zegoen Lazkaoko frontoian. Hortxe bazkaldu dugun ehun ta piku lagun bertan geratu gara Felix Rodrigoren hitzaldia entzutera.

Naturaleza, ruralidad y civilización

Beste hitzaldi batzuetan bezala, Felixek agerian uzti ditu herriak menperatzeko botereak erabiltzen dituen mekanismo ezberdinak. Tresna hauek identifikatzea ezinbestekoa da jendarte eraldaketa burutu ahal izateko. Askotan egiten da naturaren erabilpen politikoa. Boterearen asmoa ez da izaten naturarekin amaitzea, natura gauza guztein oinarria baita, baizik eta natura menperatzea. Adibide argia daukagu elikaduran. Gero eta elikagai gutxiago konsumitzen ditugu eta murrizketa honek herriaren gaineko kontrola errezten dio botereari. Bizi garen jendartean ezin dugu mundu erruraletaz hitz egin, hau desagertua dagoelako jadanik hirigintzaren mentalitateak bereganaturik. Nekazaritza eredua herriak menperatzeko beste tresna da. Estau espainolean nekazaritza intentsiboko 20 miloi hektarea daude, haietako
gehienak mahasti eta olibondoen monokultiboekin. Honek lurraren higidura, akuiferoen uren hustutzea eta basoen murrizketa ekarri du, desertifikazio prozesua areagotuz. Nekazaritza ekologikoa hainbat kasutan instituzionalizatu egin da eta honen ondorioz ezin da alternatiboa izan. Izan ere, nekazaritza intentsibo eta industrialak egiten dituen akats asko errepikatzen ditu nekazaritza ekologikoak. Felixek nekazal lurren murrizketa, basoen berreskurapena eta hurbileko zuhaizten fruituak jatearen aldeko jarrera agertzen du.


Egileak ez ditu hiri handiak gustoko. Hiri handiak harremanetarako basamortuk dira. Estatua indartu eta finkatu egiten da hiri haundi hauetan. Estatuarenpean bizi diren jendarteak ezin dira zibilizatuak izan, bertan pertsonek ezin dutelako bere izaeraren muina garatu.

Etiqueta(s):