AHTren aurkako Akanpada, Uztailaren 24tik aurrera Zaldibian (Gipuzkoa)
AHTren AURKAKO XIII. AKANPADAREN AURKEZPENA
AHTren aurkako asanbladak Eusko jaurlaritzak Alderdi Ederren duen
egoitzaren aurrean kanpin-dendak jarri ditu gaur goizean, uztailaren
24tik aurrera Zaldibian egingo den AHTren Aurkako Akanpadan
parte hartzera deitzeko.
Abiadura Handiko Trenaren aurkako Asanbladak urtetik urtera antolatzen duen Akanpada uztailaren 24tik aurrera egingo da Zaldibian (Gipuzkoako herria, Goierrin). Hori dela eta, AHTaren aurkako XIII. akanpadan parte hartzera dei egiten diogu jende guztiari. Azken 13 urteetan bezala, akanpada topagune asanblearioa eta autoorganizatua izango da, eta bertan ekintza egitarau zabala eramango da aurrera: hitzaldiak, eztabaidak, protesta ekintzak, mendi martxak, festak….
Baina aurtengoan akanpadak ez du iraupen mugatua izango, hamar eguneko topagune honen bidez AHTren obren erresistentzia-gune baten sorrera bultzatzea baita gure asmoa. Erresistentzia-gune hori Goierriko herri kaltetu batean kokatu eta gutxienez udan zehar mantentzeko asmoa plazaratzen dugu, Goierriko AHTren kontrako herri mugimenduarekin bat egiteko eta Itsasondo-Ordizia artean “Euskal Y”-aren obrak gelditzeko egiten ari diren ekintzak indartzeko helburuarekin.
Urbinan 2006ko azaroaren 4tik 2007ko urtarrilaren 7ra bitarte egin zen erresistentzia-gunea bezalaxe, akanpada AHTaren aurkako eztabaida eta ekintza bultzatzeko topagunea izango da, “Euskal Y”-aren obrari egiten ari zaizkion erresistentzia ekimenei gehituko zaiena. Halaber, azpiegitura proiektu suntsitzaile honen aurka aritzen diren pertsonak ezagutu, koordinatu eta indarrak elkartu ahal izatea ahalbidetuko du. Kooperazioan, asanbladan eta antiautoritarismoan oinarrituriko antolakuntza moduen bidez, desarroilismoaren zapalkuntzatik at bizi daitekeen gunea ere izan nahi du akanpadak.
Akanpadako hamar egunetarako hainbat ekintza prestatu dugu, nahiz eta egitaraua zabalik dagoen egin nahi dituzuen proposamenak jasotzeko. Jorratuko diren gaiak ohikoak izango dira: borroka antidesarroilistak, hezkuntza tailerrak, merkantzia kontsumoan oinarritzen ez diren bizimoduak… Halaber, akanpadaren ondorengo erresistentzia-guneari begira aurkeztu nahi diren ideia guztiak jasotzeko prest gaude, eta bertan bildutako jendeen batzarra izango da ekimen horri dagozkion erabaki guztiak hartuko dituena, baita honi bukaera ematearena ere.
Beraz, zuen partehartzea eta ekarpenak beharrezkoak izango dira, aurtengo akanpada eta erresistzentzia-gunea AHTaren aurkako borroka esparru bihurtuko badugu.
EZ DUGULAKO BEHAR EZTA NAHI ERE, GELDITUKO DUGU!!!
Informazio gehiago: Tlfno: 695715510 ahtez(A)sindominio.net
- Añadir nuevo comentario
- 7335 lecturas
Versión para impresión
Send by email- Castellano


Comentarios recientes
hace 32 semanas 13 horas
hace 32 semanas 14 horas
hace 39 semanas 1 día
hace 49 semanas 5 días
hace 50 semanas 3 días
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 2 semanas
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 11 semanas
hace 1 año 15 semanas