Txirritak behin esan zuen


Txirrita
k behin esan zuen
Ferrokarrilai begira
"ur hotzak dabilki trena
mundua aldatzen hasi da!"

Dena azkar egin nahiak
itsutu gaitu argira,
Natura ta gizakia
sarri traba hutsak dira.

Gasteiztik irten Bilbora
ta Bilbotik Donostira
inoiz baino azkarrago
goaz hiritik hirira,
aurrerapena omen da
bai, baina noren neurrira?
lehengo distantzia bera
dago herritik herrira

____________

Letra: Unai Iturriaga
Musika: Xabier Leteren Habanerako Doinua

Etiqueta(s):

3 comentarios for 'Txirritak behin esan zuen'

1. Abiadura Handiko Trenaren aurkako abestiak

AHTren aurkako abestiak entzun edo letra irakur dezakezu Abestiak atalean, ezkerreko zutabean.

Canciones contra el Tren de Alta Velocidad
Puedes oir ó ver la letra de muchas más canciones contra el TAV en la sección de Canciones contra el Tren de Alta Velocidad, en el menu de la columna izquierda.

2. BEC, bertso txapelketa nagusiaren irabazlea

Goiko bertso-abesti hau "nik ere GELDITUko dut" argitalpenaren Bilboko gehigarrian agertu da, artikulo honen ondoan:

BEC, bertso txapelketa nagusiaren irabazlea

Bertsolaritza txapelketa nagusia sei pabelloi erraldoi dituen Bilbao Exibition Center-en egin izana aurrerapena omen da. Aurrerapena omen dira ere munduko titanioa agortu zuen Guggenheim museoa, langile eta kontsumitzaile andana garraiatzera bultzatzen duen metroa, Euskalduna untziolaren ordezko jauregia, Abandoibarra dotorea jende dotoreari saltzen dion hotela, ondare historikoa birkalifikatuz espekulazioari irekitako Isozaki atea eta Alonsotegin eskutatutako zabor errauskailua. Aurrerapena omen dira noski Zuloko-Ibarreta paduran ezlegalki jarritako MegaParke komertziala, futbolkeria berrituko duen San Mames barria eta Atlhetic-ek zuritzen duen Petronorren Coke fabrika beltza eta Bilbo hiria gainetik begiratuko duen 42 pisuko Ipertrola dorrea. Aurrerapena ere Abiadura Handiko Trenaren kalte guztiak Bilboko erdi-erdira ekarri nahi dituen Abandoko geltoki intermodala. Aurrerapena dira bai, jauntxo elektriko eta dirudunen neurrikoak, bai. Zure neurrirako ere aurrerapena ote dira?

3. nik ereGELDITUko dut Bilbao

Este artículo es uno de los que se ha publicado en el suplemento Bilbao de la publicación en formato periódico "nik ere GELDITUko dut" que AHT Gelditu! elkarlana ha distribuido ampliamente este invierno.

Puedes ver aqui:
otros artículos del suplemento Gelditu Bilbao ampliados y con enlaces,
nik ere GELDITUko dut en formato pdf, y
los suplementos publicados en otras zonas..
---------------------

Artikulo hau "nik ere GELDITUko dut", AHT Gelditu! elkarlanak egunkari formatuan argitaratu duenaren Bilbao gehigarria da.

Ikusi hemen:
Gelditu Bilbao gehigarriaren beste artikuloak sakonduta,
nik ere GELDITUko dut pdf formatoan, eta
beste eskualde batzuetako gehigarriak.