AHTko obretan protesta egin dute, eta idatzia banatu diete langileei

Lanak gelditzeko exijituz 30 lagun inguruk abiadura handiko trenaren obretan kontzentrazioa egin zuten atzo eguerdian, Urbinan (Araba) eratu den AHT Ez Gunea-k deituta. Elkarretaratzearekin batera, obretan lanean ari diren langileekin hitz egiteko aukera izan zuten eta idazkia banatu zieten protestaren arrazoiak azalduz.

BERRIA. Erredakzioa. Gasteiz

Era berean, goizean EHNE sindikatuko ordezkaritza, Ekologistak Martxan taldeko kide eta Espainiako Kongresuko diputatu Ramon Fernandez Duran, eta Legutio zein Miñaoko kontzejuetako lehendakariak jaso zituzten. AHT Ez Gunean bildutakoek iragarri dutenez, egunero 17:00etan elkarretaratzea egingo dute kaltetutako herrietan.