ORAINTXE DA GARAIA. AHT GELDITU! Manifestazioa Durangon.

Durangaldeko Abiadura Handiko Trenaren aurkako AHT Gelditu! Elkarlanak datorren Urriaren 14-an arratsasldeko 7-etan Durangoko Santa Anatik irtengo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du. Aldi berean Durangaldeko Udaletxe, Eusko Jaurlaritza eta Espainako Sustapen Ministerioari “Euskal Y”-ren egitasmoa berehala gelditzeko exigitzen diegu.

Eskualde honetan proiektu honen kaltetu zuzenak izanda eta proiktu honek izango duen eragin sozial, ekonomiko ta ekologikoa kontuan izanik jendartean eta herrietan informazio, eztabaida eta pozesu parte hartzailea abian jartzea beharrezkoa ikusten dugu. Gero eta gehiago bait gara Euskal herri osoan makroproiektu inposatzaile honen aurka gaudenok, ta ez da harritzekoa, “Euskal Y”-az gain Nafarroako AHT-ren korridorea eta Iparraldean ere kontrako erantzun indartsua sortzen ari den AHT-ren linea berria ezarri nahi baitute.

AHT-ren proiektua inposizio hutsa izan dela argi dago, eztabaida sozialari inolako aukerarik eman ez zaiolarik. Justizia soziala, oreka ekologikoa ta herritarren benetako erabakitze eskubidea bermatu beharrean AHT-a inposatu digute. Aurki, Espainako gobernuak eraikuntza lanak Legutio eta Durango artean egiteko lehiaketara atera berri dituen 354 miloi euroko kontratuek zein Arrazua-Ubarrundia eta Legutio artean lanak datorren hilean hasteko arrisku larriarengatik alarma egoera azpimarratu nahi dugu.

Durangaldeari dagokienez, 2 tramo lizitatu dituzte:

  • Abadiño-Durango artekoa, 3,5 km-takoa eta 71,3 milloi euroko aurrekontuaarekin, 24 hilabeteetan egiteko. Tramo honen barruan Mendigain eta Eguzkitzako tunelak daude sartuta.
  • Arrasate-Elorrio artekoa,4,44km-takoa eta 100,8 milloi euroko aurrekontuarekin, 40 hilabetetako epean burutzekoa. Tramo honen barruan Udalaitzeko 3,1 km-ko tunel bat dago sartuta eta karraskainen 400m-ko tunela.

Azkenik, Garrio Sailak iragarri duen Ustezko kanpaina “Informatibo” berriaren harira, halako kanpainek makillaje demagogiko eta gezurti baten azpian AHT-k ingurugiroari, nekazaritzari, ekonomiari,lurraldearen orekari eta ondorioz gizarte osoari eragingo lizkieken kalte larriak estaltzen dituzten kanpaina propagandistiko hutsak direla salatu nahi dugu.
Guzti hau dela eta, eskualde hontako AHT Gelditu! Elkarlana osatzen dugun sindikatuek, talde ekologistek, AHT-ren aurkako asanbladak, herrietako taldeek, gizarte migimenduek eta alderdi politikoek, datorren larunbatean arratsaldeko 7etan Durangoko Santa Ana Plazatik irtengo den manifestaziora deia egiten dute.

Manifaren ostean, Andra Marin Antzerkia: “Euzkal Pastela”
22:30etan Txosnagunean Kontzertua:
-Lengua de trapo(Bilbo-Runba) -Garganboig(Castelló-Punk Hard Core)
-Zinc (Madril- Hard Core)