Responder al comentario

AHTko obretan behargin bat hil da, Gesalibarren

Goiena.net 2012-07-12 16:20:17 Ubane Madera5 erantzun

Abiadura Handiko Trenaren obretan langile bat hil egin zen atzo Gesalibar auzoan. Antonio Alvarez Rodriguez, 55 urtekoa, Zamorakoa. Madrilen egoitza duen Tierra Armada S.A. enpresan lanean ziharduen.

Aramaio-Arrasate zatiari dagokion lanetan ziharduen, Atxetarriko tunelaren ahoan, ezbeharra gertatu zenean.

Ertzaintzaren arabera, 40 tonako hormigoizko pieza bat erori zitzaion gainera, dobela delakoa. 15:45ean gertatu zen istripua. Hasiera batean, helikopteroa bidali behar zuten, zaurituta zegoelakoan. Baina hilda zegoela jakin zutenean, bertan behera utzi zuten.

AVE Mondragon Aldi Baterako Enpresen Batasunari dagokio obra-zati horren ardura. Cavosa-Sacyr-Amenabar enpresek osatua da.

AHTko obretan, Euskal Herrian, hiltzen den seigarren pertsona da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere "samina adierazi" du, eta "elkartasuna helarazi" die hildakoaren senitarteko, lagun zein lankideei.

AHTaren aurkako kordinadorak, bestalde, "Arrasaten AHTaren eraikuntza lanetan ari zen beste langile baten heriotza salatu" du.

Erreakzioak

  • Mila Elortza, AHT Gelditu Elkarlana: "Denbora askoan gabiltza salatzen langile horien lan-baldintzak zelakoak diren, ze egoeratan dabiltzan lanean eta inork ez du ezer esaten. Pentsatzen dute lana izatea nahikoa dela ezin dira horrela apurtu langileen eskubideak".
  • Gipuzkoako Foru Aldundia: "Gipuzkoako Foru Aldundiak argi adierazi nahi du lan osasunari lehentasuna emango dion lan harreman eta prebentzio eredu berria sortu behar dugula, eta eredu horrek lan duina eta segurua izan behar duela ardatz. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte eta ekonomia arloko eragile guztiek eta administrazio publikoek batera eta norabide berean jardutea".
  • AHT Galdeitu! Elkarlana: "Gizarteari jakinarazi nahi diogu AHTa lanpostu eta aberastasun iturri bezala saldu arren, horren atzean esplotazioaren antzekoa den lan prekario bat besterik ez dela gordetzen. Azken hilabeteotan AHTaren obretan gertatzen ari diren lan istripuei muzin eginez, proiektu honen bultzatzaile direnek, heriotza hauek ahaztu eta AHTa aberastasun eta diru sarreren iturri gisa justifikatzen jarraitzen dute. Ez dezagun ahaztu, gutxienez 6 langile hil direla AHTaren obretan azken urteetan, eta publiko egin ez dituzten istripuak ere gertatu direla".
  • AVE Mondragon Aldi Baterako Enpresen Batasuna: "Gertaera hau atsekabe handiz hartzen dugu eta ikerketa abiarazi dugu lehenbailehen".

Etiqueta(s):

Responder

El contenido de este campo se mantiene privado y no se mostrará públicamente.
  • Etiquetas HTML permitidas: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.

Más información sobre opciones de formato

CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar que eres un visitante humano y prevenir envíos automatizados de Spam.
  _           _   _    _        _   _____  
| | | | | | | | | | | __ \
| |__ __| | | | | | | | | |__) |
| '_ \ / _` | | | | | _ | | | _ /
| | | | | (_| | | |__| | | |__| | | | \ \
|_| |_| \__,_| \____/ \____/ |_| \_\

Enter the code depicted in ASCII art style.