Responder al comentario

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa egingo du urriaren 1ean sei lagunen aurkako epaiketa salatzeko

Epaiketa 2009ko urtarrilaren 17an Urbinan izandako manifestazioaren ondoren gertatu ziren istiluetan atxilotutako sei lagunen aurkakoa da. Euskal gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea egin dute gaur Tolosan AHTren obretan azkena hil den gizonaren heriotza salatzeko.

Berria.info 

Elkarlanak kausa artxibatzea eskatzen du eta "autoinkulpazio kanpaina masiboa" abiaraziko dute pertsona hauei elkartasuna adierazteko. Horretaz gain, urriaren 1ean manifestazio nazionala egingo dute Gasteizen; manifestazioa 18:00etan abiatuko da Bilbo plazatik Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez! lelopean. Horren aurretik, 10:00etan, Urbinatik hasi eta Gasteizen bukatuko den oinezko martxa egingo dute.

2009ko urtarrilaren 17an egin zen manifestazioa Urbinan; 3.000 pertsona inguruk parte hartu zuten manifestazioan eta arazorik gabe joan ziren Urbinatik herriaren ondoan dagoen obragune bat arte. Manifestazioa bukatu ondoren hainbat manifestarik "eserialdi masiboa" egin zuten lan-eremuan AHTren kalteak salatzeko. Handik gutxira Ertzaintzaren furgonetak eta helikoptero bat azaldu ziren manifestarien aurka "gogor kargatuz"; zortzi lagun atxilotu zituzten, hamarnaka zauritu ziren -horietatik zortzik erietxera joan behar izan zuten eta bat ospitaleratu egin behar izan zuten- eta ehundaka identifikatu egon ziren.

Gaurko agerraldian gogoratu dute, azkenean horrela egin ez bada ere, hasiera batean atxilotuak Auzitegi Nazionalean epaitu nahi izan zituztela. "Gertakari haietatik bi urte pasatu direnean AHTren aurkako mugimenduaren kontrako kriminalizazio eta jazarpenak bere horretan jarraitzen du", salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. "Gure delitu bakarra AHTren egitasmoa zalantzan jartzea izan da. Hala ere, hemen jarraitzen dugu; AHTa ez da atzerabueltarik ez duen proiektua, are gehiago, egungo egoera ekonomikoak azpiegitura honen errentagarritasun eza agerian utzi duenean".

AHTren lanetan gertatu den azken heriotza salatzeko elkarretaratzea

Gaur eguerdian ELA; LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute Tolosako udaletxe aurrean asteartean AHTko lanetan hil zen gizonaren heriotza salatzeko.

Astearteko ezbeharra Tolosako Aldaba Txiki auzoan gertatu zen, argitu ez dituzten arrazoiengatik kamioi bat bidetik irten zen eta gidaria hil egin zen. Hildakoak bost hilabete zeramatzan AHTko lanetan, Juve enpresarentzat ari zen, 47 urte zituen eta Portugalgoa zen. ELAk eta LABek agiri bana kaleratu dute adierazteko AHTko obretan oso lanaldi luzeak izan ohi dituztela langileek, 12 ordutik gorakoak kasu batzuetan. ELAk, gainera, ziurtatu du sindikatuei ez dietela uzten segurtasun baldintzak ikuskatzen. CCOOk ere salatu du enpresek eta erakundeek ez dutela «interes handirik» erakusten lan osasun kontuetan.

AHT eraikitzeko obretan gutxienez bost lagun hil dira azken hiru urtetan eta beste zenbait zauritu dira. AHT Gelditu! Elkarlanaren arabera, gainera, istripu asko "isilarazi" egiten dituzte.

Etiqueta(s):

Responder

El contenido de este campo se mantiene privado y no se mostrará públicamente.
  • Etiquetas HTML permitidas: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.

Más información sobre opciones de formato

CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar que eres un visitante humano y prevenir envíos automatizados de Spam.
   _____          __   __         __          __
/ ____| \ \ / / \ \ / /
| | __ _ __ \ V / __ _ \ \ /\ / /
| | |_ | | '_ \ > < / _` | \ \/ \/ /
| |__| | | | | | / . \ | (_| | \ /\ /
\_____| |_| |_| /_/ \_\ \__,_| \/ \/

Enter the code depicted in ASCII art style.