erantzun iruzkin honi

Frantziako lehen ministroak AHT xedea lurperatu du

Berria. Aitor Renteria   2013-06-27

Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak bat egin du Mugikortasuna 21 batzordeak osatu duen txostenarekin, eta begi onez ikusten du gaur egungo trenbideak arraberritzea, gaur zabaldu duen gutun baten bidez. Ayraultek AHT xede berriak baztertzearekin bat egiten du ondorioz. Frantziako Mugikortasuna 21 batzordeak gaur helaraziko dio Frantziako Gobernuari azken hilabeteotan landu duen txostena. Atzo gauean bi lan dokumentu zituzten, eta bietan gibelatua da Bordele-Hendaia arteko AHT atala.

Bideoa: AHTaren egitasmoan izandako aldaketak.

Frantziak 2030. urtera bitartean landuko dituen AHT xedeetan ez da ageri Lapurdiko atala. Geroan ere, xede hori lantzeko bermerik ez du aipatzen txostenak, lehentasunetatik at utzi ondoren.

Frantzian eginen dituzten AHT xede guztientzat lehentasunak finkatu ditu batzordeak, eta bi agertoki ezberdin landu dituzte. Lehenean, zortzi eta hamar mila milioi arteko aurrekontua proposatu dute. Horretan ez da aipatu Bordeletik hegoalderako AHT xederik. Bigarren agertokian, 26 eta 28 mila milioi arteko aurrekontua proposatu da, bertze ikerketa batzuk burutzeko. Bi dokumentu horietan ere ez da ageri Bordeletik beherako AHT xederik.

CADEk jakinarazi duenez, Frantziak ez du dirurik azken agertoki horri eusteko. AHTaren aldeko eragileek azken orduko zin bat lortu dute, eta balizko aurrekontu hori 30 mila milioi eurora emendatuko litzateke. Agertoki hori onartzen badu Frantziako Gobernuak, bost egitasmo ikertuko ditu Frantziak, horietan barna Bordele-Tolosa (Frantzia) atala.

CADEren iritziz, gobernuak ez duen diruarekin zin hori eginen balu ere, ez litzateke sinesgarria. Mugikortasuna 21 batzordeak landutako proposamenak AHTaren aldekoen porrota erakusten duela dio CADEk.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
 __     __   ____    ______   ______  __      __
\ \ / / / __ \ |____ | | ____| \ \ / /
\ \_/ / | | | | / / | |__ \ \ / /
\ / | | | | / / | __| \ \/ /
| | | |__| | / / | | \ /
|_| \___\_\ /_/ |_| \/

Enter the code depicted in ASCII art style.