erantzun iruzkin honi

AHT linea berria geldiarazi arren, egitasmoaren ibilbidea zehaztu dute

«Axolagabekeria litzateke egungo lineak gainezka egin arte itxarotea alternatiba bati buruzko ikerketarik egin gabe», esan zuen atzo Akitaniako prefetak. Argudio hori baliatuta, AHT linea berriaren balizko ibilbidea aurkeztu zuen atzo Baionan. Harrigarria neurri batean, asteazkenean bertan lan guztiak bi urtez geldituko direla eta egungo lineak duen trafiko zehatza aztertzeko behatoki bat eratuko dutela jakin baitzen.

GARA. Ainize BUTRON

Joan den asteazkenean Lapurdiko herri elkargoetako buruek, Parisen, Garraio ministroarekin izandako bileraren ondotik, atzo, Baionan, bigarren bilkura bat egin zen AHT linearen berri emateko.

Asteazkenean iragarri bezala, egungo trenbidean dagoen trafiko zehatza aztertzeko Tren Garraioaren Behatokia sortuko dutela azaldu zuen atzokoan ere Patrick Stefanini Akitaniako prefetak. Udan Garapen Iraunkorreko Kontseilu Nagusiak trafikoaren bilakaerari buruzko txostena kaleratu zuela ere gogoratu zuen. Txostenean egungo lineak 2030-2035 artean gainezka egingo duela aurreikusten da, eta, ondorioz, hautetsiak eta Estatuko ordezkariak bilduko lituzkeen trafikoaren behatoki bat martxan jartzea gomendatzen da.

Txosteneko proposamena kontuan harturik, behatokia irailaren bukaeran eratuko da, bere xedea hautetsiekin batera trafikoaren bilakaerari buruzko ikuspegi komun bat adostea izango delarik. Prefetaren arabera, behatoki horrek trafikoaren inguruan kaleratuko dituen ondorioen arabera erabakiko da noizko izango den beharrezkoa linea berria. Ondotik, lanen egutegia finkatuko litzateke.

Linea berriaren ibilbideari buruzko ikerketek aurrera jarraitzen duten bitartean, atzokoan, behin betiko ibilbidearen lehen hipotesi bat aurkeztu zuten. Balizko ibilbide hori lantzeko lekuko herritarrek behin baino gehiagotan oztopatu dituzten zundaketak egitea ez zela beharrezkoa nabarmendu zuen prefetak.

«Arduragabekeria litzateke egungo lineak gainezka egin arte itxarotea alternatiba bati buruzko ikerketarik egin gabe», argitu zuen. Behatokiaren bidez, trafikoa aztertzeaz gain, hautetsiekin ibilbidea adosten saiatuko direla jakinarazi zuen prefetak. Izan ere, 2012aren hasieran, AHT linea berriaren batzorde bultzatzailea bilduko da, eta bertan erabakiko da behin betiko ibilbidea. «Tartean, adostasun lan bat eramanen dugu, eta, horretarako, hiru bilkura eginen ditugu sektoreka», gehitu zuen.

13 kilometroko tunela

Azkenean atzo aurkeztutako balizko ibilbidea eraikiko balitz, Aturri ibaitik Biriatura arte 35,6 kilometrotan luzatuko litzateke linea berria. Horiei, gainera, Baionan kokatuko geltokiarekin lotura egiteko 2,2 kilometroak gehitu beharko litzaieke. Orotara, 8,3 kilometrotan hedatuko liratekeen hamasei biaduktu egitea aurreikusi dute, baita 13,5 kilometro estaliko lituzketen hamalau tunel ere. Kilometro bat eta bi arteko tunelak lirateke. Ibilbide guztian bi burdinbide izanen lirateke. Aldiz, segurtasun arrazoiak tarteko, Senpereko oihanean bost trenbide eraikitzea aurreikusten du atzo aurkeztutako ibilbideak.

«Hipotesia bat baizik ez da, datorren abendu eta urtarrilaren artean zehaztuko duguna. Aldaketak izan daitezke. Bestalde, Urruña eta Arrangoitzen bi gune berezi daude, eta, oraindik ez da bertan eginen den bideari buruzko erabaki zehatzik hartu», erran zuen prefetak.

Etxebizitzei dagokionez, eragina hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa litzateke Christian Maudet burdinbide sarea kudeatzen duen RFF enpresako ordezkariaren arabera. Hala ere, 65 etxebizitza eta lantegi suntsitzekotan dira. Bestalde, kilometroko 50 eta 55 milioi euro xahutzea aurreikusten dute. Azkenik, «Euskal Y»-arekiko lotura oraindik ere ez dutela ikertu aurreratu zuten.

El PNV de Gipuzkoa no ve claro que el TAV vaya a conectar con el norte

Mientras las dudas sobre el proyecto crecen al norte del Bidasoa, el PNV de Gipuzkoa mostró ayer su preocupación también porque entiende que el Gobierno de Lakua no aborda con suficiente decisión el tramo entre Donostia e Irun.

El portavoz municipal jelkide en Donostia, Eneko Goia, lo puso de manifiesto en una rueda de prensa en la que estuvo también el exdiputado general de Gipuzkoa Markel Olano y la portavoz del PNV en las Juntas Generales, Arantza Tapia.

El PNV también propone que los ferrocarriles de mercancías «dejen de pasar por el centro de la ciudad» y que la estación de Atotxa sea integrada en el recorrido del tren sin necesidad de transbordos y modificaciones de vía hasta Astigarraga.

Por su parte, Tapia se quejó de que Lakua ha dejado «sin definir» el tramo que lleva hasta la muga, y le reprochó que «únicamente le interesa nuestra conexión con el sur, hacia Madrid y el Mediterráneo». «De esta manera, Donostia y Astigarraga no estarán unidos con Irun y Baiona», auguró Tapia, que aporta otro dato: la encomienda de gestión entre el Ministerio de Fomento y el Gobierno de Lakua señala que construirán el TAV «desde Bergara hasta Irun».

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  ___    ______   ______   _    _    ___  
|__ \ | ____| |____ | | | | | / _ \
) | | |__ / / | | | | | (_) |
/ / | __| / / | | | | \__, |
/ /_ | | / / | |__| | / /
|____| |_| /_/ \____/ /_/

Enter the code depicted in ASCII art style.