erantzun iruzkin honi

Gipuzkoan AHTren beste hiru zati eraikitzeko lanen lizitazioa onartu dute

Hernani-Astigarraga, Zizurkil-Andoain eta Ezkio Itxaso-Ezkio Itxaso izango dira hiru zatiak. Guztira, 300 milioi euro inguruko inbertsioa egingo dute, 8 kilometro inguruko bide bat egiteko. Era berean, AHTren aurkako Mugitu! elkarteak, manifestazioa egin zuen atzo.

GARA | DONOSTIA

Atzo eman zuen albistea Lakuako Gobernuak. Gipuzkoako AHTren lanak aurreratzeko, beste hiru zatiren lizitazioa onartu dute. 300 milioi inguruko gastua izango da Lakuako exekutiboak egin beharrekoa, guztira 8 kilometro inguruko bidea borobilduko dutelarik.

Patxi Lopezek eman zuen horren berri, atzo goizeko bileraren ostean egin zuten prentsaurrekoan. Hiru zatien artean garrantzitsuena Zizurkil eta Andoain artekoa izango da, 195 milioi inguruko gastua izango du, 5 kilometroko bide zatia egiteko.

Beste bi zatiak Hernani eta Astigarraga artekoa eta Ezkio Itxaso-Ezkio Itxaso dira. Batak 75 milioi euroko gastua izango du eta 2,5 kilometro egingo dituzte. Besteak, 60 milioi euroko gastua izango du eta 2,8 kilometroko luzera izango du.

Bide zati horiek guztiak Lakuako Gobernuak finantzatuko ditu, 2011. urterako onartu zituzten aurrekontuen arabera. Aurrekontu hauek, abenduaren 23an onartu zituzten. Hiru zati horiekin, jada hamasei bide zati izango lirateke Gipuzkoako AHTren eraikuntzan aurrera doazenak. Hamahirutan hasi dituzte lanak, horrek esan nahi du, Lakuako Gobernuari Gipuzkoan martxan jartzea dagozkion 76 kilometroetatik 43 eraikitzen hasi direla. Beste hamar bide zati lizitazio fasean daude.

Lopezek esan zuenez, bere gobernuak aurrekoaren aldean lan handia egin du AHTren lanak aurreratzeko orduan, behar zuen bultzada eman diotelarik. Era berean, azpiegitura honek izango duen garrantzia nabarmentzen ahalegindu zen.

AHTren aurkako martxa

Lopez AHTren ingurukoak goraipatzeko hitzaldia egiten ari zen bitartean, azpiegitura honi aurka egiteko desobedientzia zibilera deitzen duen Mugitu! elkartea parodia bat egiten ari zen. Lakuako gobernuaren «hormigoizko» politika salatzea zen martxaren helburu nagusia.

Hamarnaka pertsona izan ziren trajez edo kolore grisez jantzita, kartoi kaxak buruan jarri eta Bulebarretik hasita Miramar arteko bidea egin zutenak. «Lanak gelditu!» jartzen zuen pankarta bat zeramaten, eta martxak aurrera egin bitartean AHT proiektuari buruzko informazioa banatu zuten inguruan zebilen jendearen artean.

AHTz gain, beste hainbat azpiegitura ere gaitzetsi zituzten, hala nola: Zubietako errauste planta, Donostialdeko metroa, autobide eta autobia berriak... Oraindik ere, Bilduk gai honen inguruan zerbait egiteko zer botere duen ez dakitela adierazi zuten elkarteko kideek.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  ______           _  __   ___   __          __
| ____| | |/ / / _ \ \ \ / /
| |__ __ __ | ' / | (_) | \ \ /\ / /
| __| \ \ / / | < > _ < \ \/ \/ /
| |____ \ V / | . \ | (_) | \ /\ /
|______| \_/ |_|\_\ \___/ \/ \/

Enter the code depicted in ASCII art style.