erantzun iruzkin honi

Donostian amaituko da gaur AHTren aurka astean zehar egindako kanpaldia

GARA |

Goizean goiz, 09.45ean, abiatuko den bizikleta martxa batek itxiko du asteartean hasitako AHTren aurkako hamaseigarren kanpaldia. Hernanin egin da aste osoan zehar kanpaldia, eta, azken pausoak, Donostian emango ditu. Bizikleta martxa Urumea ibaiaren albotik joango da helmugara iritsi arte. Eguerdirako, berriz, ekitaldi berezia dute prestatuta antolatzaileek Donostiako udaletxearen aurrealdean. Kanpaldiaren balorazioa ere egingo dute.

AHTren aurkako kanpaldian ekintza ugari burutu dituzte egunotan. Eztabaida eta hitzaldiak izan dituzte parte-hartzaileek, gai ugari jorratu dituztelarik. Atzo, esaterako, egun osoko egitaraua izan zuten. Goizean, haurrentzako jolastokia egon zen Plaza Berrian, eta, 12.00etan, jinkana egin zuten Gudarien Plazan.

Bazkalostean, 16.00etan, energia berriztagarrien inguruko hitzaldia egin zen Ezkiaga pasealekuan. Bertaratuek egun existitzen diren energia moten inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten.

Arratsaldean, mahai inguru bat egin zuten Euskal Herriko azpiegituren inguruan. Taldeen zein norbanakoen hausnarketa eta iritziak jarri zituzten mahai gainean. Afalostean, antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Krisia, zentral nuklearrak edo adin txikikoen zentroez iritziak trukatzeko eztabaidak ere izan dituzte Hernanin kanpaldian zehar. Hamaika ekitaldi egin dituzte AHTren aurka, eta Onddira mendi martxa ere egin dute. Gaur, azken eguna, atzera begiratu eta kanpaldiak zer-nolako fruituak eman dituen aztertuko dute.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  _             __      __  ____     ___  
| | \ \ / / | _ \ / _ \
| |__ ___ \ \ / / | |_) | | (_) |
| '_ \ / _ \ \ \/ / | _ < \__, |
| |_) | | __/ \ / | |_) | / /
|_.__/ \___| \/ |____/ /_/

Enter the code depicted in ASCII art style.