erantzun iruzkin honi

Zazpi urteko inhabilitazio zigorra Aramaioko alkateari, AHTari buruzko galdeketa egiteagatik

Arabako Auzitegiak desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzi dizkio Asier Agirre ezker abertzaleko kideari. Honek helegitea jarri du. Herritarren %97 abiadura handiko trenaren aurka agertu ziren.

Berria.info   2010-09-22

Arabako Auzitegiak zazpi urteko inhabilitazio zigorra jarri dio Asier Agirre Aramaioko alkateari (ezker abertzalea), Udalak abiadura handiko trenari (AHT) buruzko galdeketa antolatuta desobedientzia eta prebarikazio delituak egin zituela egotzita. Agirrek helegitea jarri du.

Joan den otsailaren 10ean egin zuten Agirreren aurkako epaiketa, Gasteizen. 2007ko irailaren 28an, 29an eta 30ean izan zen Aramaion galdeketa, eta Agirrek epaiketan esan zuen herritarren ekimena izan zela eta Udalak egin zuen bakarra "babes politikoa" ematea izan zela. Hain zuzen, Urte hartako irailaren 5ean herri inkestari babes hori emateko mozioa onartu zuen Udalak. Aramaioko herritarren %54k euren iritzia plazaratu eta %97k AHTaren aurkako botoa eman zuten.

Alkateak lehengo otsailean BERRIAn zioen herriari galdetzea ezin dela delitutzat. "Batzuek euren bulegoetan egin dituzten proiektu batzuen gainean ezin dugu ezer esan, ez ezer pentsatu. Izan daiteke AHTa, Pasaiako portua, autobideak, parke eolikoak... AHTarekin gertatzen dena da herri asko garela kaltetuak, eta herri askotan pentsaera bera daukagula. Herritar guztiei galdetzeko eskubidea egongo balitz, herri horiek esango lukete AHTrik ez dutela nahi, eta proiektu horrek bertan behera geratu beharko luke. Horregatik, lehenengoa ni izan naiz, baina nire kasua adibide moduan erabili nahi dute, besteek jakin dezaten zer egiteko prest dauden antzeko kasuetan".

Epaiketaren garaian Euskal Herriko 32 udalek babesa helarazi zioten Agirreri.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  _        __  __                      
| | | \/ |
| | | \ / | _ __ __ _ ___
| | | |\/| | | '__| / _` | / __|
| |____ | | | | | | | (_| | \__ \
|______| |_| |_| |_| \__,_| |___/

Enter the code depicted in ASCII art style.