erantzun iruzkin honi

«Txikizioak» eteteko eskatu dute Iruñean

500 bat pertsonak egin dute bat Nafarroako azpiegitura «proiektu irrazionalak» gelditzeko eskariarekin

Iñigo Astiz. Iruñea. BERRIA

Nafarroa bizirik nahi dugu. Hori zen atzo Nafarroa osoko hamasei elkartek deituriko manifestazioaren lelo nagusia, eta azkenaldian ingurumenaren eta gizartearen aurka izan diren «eraso larriak» salatzea zen helburua. Adibideak ere aipatu zituzten talde guztien artean adostutako manifestuan: Iruñeko AHTaren geltokia, Bardeako tiro eremua, Itoizko urtegia, Lizarraldeko Goi Tentsioko Linea, Olatzagutiko errauste planta... 500 pertsonatik gora elkartu ziren pankarta nagusiaren atzean, salaketa horiekin bat egiteko eta proiektu «irrazional» horiek gelditzeko eskatzeko.

«Beharrezkoa da gure indarrak batzea; lekuan lekuko borrokak gainditu, eta denon artean egungo garapen ereduari buruzko eztabaida bat bultzatzea». Horretarako zen manifestazioa, Joseba Otondo Aroztegia eta gero zer? elkarteko kidearen hitzetan. Horregatik egin zuen bat deialdiarekin, manifestuan irakurri zuenez eraso zehatz hauen azpian «izendatzaile komun bikoitza» dagoelako: «eskubide sozial, herritar eta ekologikoen menperakuntza», batetik, eta «gehiegikeria guztioi erakundeek ematen dieten babesa», bestetik.

Herritarren aurka eraikitako azpiegiturak dira guztiak, izan ere, manifestua izenpetu zuten taldeen ustez. «Herritarren argudio ekologiko eta sozialen arrazionaltasunaren aldean, kapitalaren eta haren zerbitzura dagoen jauntxokeriaren logika nagusitzen da». Inposaturiko proiektuak direla, alegia. «Etekinaren logikak» aginduta herriaren interesa eta hitza «zokoratzen» dituztenak.

Hala, bat egin zuten atzo Golem zinemetan hasi eta Gazteluko plazan bukatu zen ibilaldi guztian zehar tokian tokiko azpiegituren aurkako salaketa oihu eta pankartek eta eskaera orokorrek. «Ama lurra defenda dezagun», «txikizioak gelditu» eta gisako aldarrikapenekin batera, «AHTrik ez», «errauste planta gehiagorik ez» eta «Argan presarik ez» zioten afixa eta pankartak ikus zitezkeen.

«Argan badira bi presa jadanik», zioen Jon Mendia, «eta beste hiru ari dira oraintxe eraikitzen. Interes pribatuengatik ibaiaren bizitza arriskuan jarriko dute». Bat egiten zuen, baina, eskari horrek eskari orokorrarekin, Mendiaren hitzetan. «Multinazional bat izan edo enpresa pribaturen bat izan, etekin pribatuak eskuratzearren baliabide naturalak txikitzen ari direla salatzera gatoz denok».

Eredu «antisoziala eta ekologia eta demokraziaren aurkakoa» dago manifestariek «txikiziotzat» jo zituzten ekimen hauen atzean, antolatzaileen ustez. Horregatik, «beste Nafarroa» baten alde «indarrak biltzeko» deia egin zuten adostutako manifestu batean.

Bardeako atxiloketa

Orain bi egun Bardean Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu zuela ere salatu zuen Mikel Liñen Bardenas Ya! izeneko ekimen asanbleario antimilitaristako kideak manifestazioa bukatzeko ekitaldian. Bardeako Tiro Eremuari buruzko batzar baten aurrean eginiko protesta ekitaldian atxilotu zuten, agintearen aurkako erresistentzia eta erasoa leporatuta. Liñenek salatu zuen, baina, Poliziak berak egin zuela protestan zirenen aurka, «irain larriak» eta «mehatxu gogorrak» egin eta borrekin jo zituztelako.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  ______   _               _____            
| ____| | | / ____| /\
| |__ | | __ __ | (___ / \
| __| | | \ \ /\ / / \___ \ / /\ \
| |____ | | \ V V / ____) | / ____ \
|______| |_| \_/\_/ |_____/ /_/ \_\

Enter the code depicted in ASCII art style.